Errenteria - Aste honetan Errenteriako Udalak Koldo Mitxelena ikerketa bekarako proposamenak jaso-tzeko epea ireki dela gogorazi du. Lanak aurkezteko azken eguna urriaren 31 da.

Errenteriako Udalak, lehenengo aldiz Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU) elkarlanean, euskarazko ikerketa bultzatzeko, helburuak eraberrituta eta emakumezkoen ikerketa sustatzeko, Errenteriaren inguruko ezagutza areagotzeko eta Koldo Mitxelena errenteriar filologoa omentzeko, honen izena duen ikerketa bekarako deialdia egiten du.

2018ko deialdian honako ikerketa esparruak sartuko dira: Literatura, Hizkuntzalaritza eta Antropologia eta proiektua, azterlana eta memoria euskaraz burutuko dira.

Aurten zenbait berrikuntza eta hobekuntza daude. Aurreko edizioetan 9.000 euroko zenbatekoa bazuen ere, orain emango den bekaren zenbatekoa 15.000 eurokoa izango da. Bekaren gehienezko iraupena ere handitu egin da eta 18 hilabetekoa izango da, beka esleitzen den egunetik hasita.

Informazio gehigarria eta oinarriak www.errenteria.eus web atarian aurki daitezke. - A.M.