- 2018an jendearen hizkuntza ohituretan eragiteko asmoz milaka lagunek hartu zuten parte Euskaraldian. Baztanen ere aunitz izan ziren ekimeanri batu zi-tzaizkionak, zehazki 1072 lagunek parte hartu zuten, 946k ahobizi rolean eta 126k belarriprest bezala. Bi urteren buruan, Euskaraldiaren bigarren edizioa ere ailega-tzear da. Lehenbizikoan ekimenak 11 egun iraun bazituen, aurten 15 egunean zehar garatuko da Euskaraldiaren bigarren edizioa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Han eta hemen lan taldeak eratu dira dena behar bezala antolatzeko, eta Baztango kasuan aspalditik ari da talde eragile bat dena presta-tzen. Duela urtebete inguru hasi ziren dinamizazio lanekin, eta horren erakusgarri iazko Euskararen Nazioarteko Egunean, Elizondon egindako ekitaldia. Euskaraldian izandako euskararekiko bizipenak eta aurtengoari begira bakotizak zituen desirak papertxoetan idatzi eta plazan zintzilikatu zituzten.

Eguberrien ondotik berriz ere gogotsu ekin zion lanari Euskaraldiko talde eragileak, baina martxoa erdialdean, alarma egoerak ia dena eten zuen, nahiz eta udaberrian balkoi eta etxe barnean Euskaraldiari loturiko hainbat ekimen antolatu ziren.

Berriz ere ere lanari ekin dio lan taldeak, eta azaroaren 20rako dena prestatzen dihardu.

Euskaraldiaren bigarren edizioak badu berrikutzarik. Hasteko, erran bezala, iraupena, 15 egunez burutuko baita aurtengo ekimena. Baina bertzetik, aurten norbanakoek parte hartzeaz gain, hau da ahobizi eta belarriprest rolez gain, taldean parte hartzeko Ariguneak antolatu dira.

Ariguneak euskaraz ari-tzeko guneak dira, euskaraz hitz egiteko aukera berma-tzen duten erakunde, enpresa, edota elkarteak, barneko jardunean zein kanpora begirako harremanak euskaraz izatea bermatzen dutenak.

Bi motako ariguneak duade. Batetik, Barne ariguneak, entitate baten baitan ohiko dinamika duten eta kide guztiek gutxienez euskara ulertzen duten taldeak dira. Talde honetako kideek barne-arigunea osatzea erabakitzen dutenean modu kolektibo batean euren arteko hizkuntza-ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostuko dute. Bertzetik, Kanpo ariguneak daude, entitatean herritarrekiko harreman-espazioetan dauden pertsonek osatzen dute kanpo-arigunea, uneoro belarriprest edo ahobizi bat egongo dela bermatzen bada; hau da, herritarrek uneoro euskaraz artatuak izateko bermea badute.

Arigune gisa izena emateko epea akituta, Baztanen 60 erakunde desberdinek hartu dute parte hartzeko konpromisoa, Baztango Udaletik hasita, komertzio, elkarte, ostatu edota jatetxeak horien artean.

Norbanakoen kasuan, Euskaraldian parte hartu nahi duenak ahobizi edo belarriprest rola aukeratu beharko du www.euskaraldia.eus-en izena ematerakoan.