Lesakako Udalak Lesaka ikergai duten ikasketa amaierako proiektuak egiteko dirulaguntza Nerea Ordoki Etxepetelekuri eman dio aurten. Sarituak, “Haur hezkuntzako kanpo espazioak ebaluatzeko irizpideak eta horiek birplanteatzeko estrategiak, material natural eta berriztagarrien bitartez” izeneko lanarekin eskuratu du laguntza hau eta atzo arratsaldean aurkeztu zuen Lesakako udaletxeko pleno aretoan. Iazko deialdian, 2022 urtean, Irantzu Goienetxe Batizek eskuratu zuen dirulaguntzahau.