elizondo - Aurten Elizondoko Lanbide Eskola, froga moduan, bere lan poltsa kudeatzeko Inlan erreminta berria erabiltzen ari da, ikasle eta ikasle ohien laneko egoeraren jarraipena hobetuz. Effect+Inlan, ikastetxeei zu-zendutako zerbitzu bat da, ikasleen segimendua, lan poltsaren kudeaketa eta lantokiko prestakuntzaren jarraipena erreminta bakarrean biltzen dituena. Komunitate bereko bertze ikastetxeekin sarean lan egiteko aukera ere eskaintzen du, bertzeak bertze, lan eskaintzak konpartituz.

Sare honetan Euskal Autonokia Erkidego eta Nafarroako 20 ikastetxe inguru sarturik daude. Erreminta honek, ikasle eta enpresak harremanetan jar-tzen ditu ikasleen jarraipena zuzena eta zehatzagoa izanez, honela, lan aukerak zabaltzeko aukera izanik.

Elizondoko lanbide eskolan ikasi duten edo ikasten ari diren ikasleek, ordenagailu edo mugikorraren bitartez, beraien curriculuma eguneratu dezakete eta plataforman txertatzen diren lan-eskain-tzak ikusi eta erantzuteko aukera izanen dute. Modu berean, enpresak erremintan bere eskaintza sartuz, bere beharretara hobekien egokituko den langilea bilatu dezake. Ikasleak eta enpresak zuzenean harremanean jarriko ditu Inlanek. - F.A.G.