sunbilla - Saldias, Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte eta Sunbillako eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoak elkartuko dira gaur, Malerrekako Herri Eskolen IX. Joko Topaketan. 09.15ean, frontoian elkartu eta kanta abestuko dute. 09.30etik aitzinera adinaren arabera banatu eta jokoetan ibiliko dira. 11.00etan hamaiketakoa eginen dute eta gero, Zirkozaurrerekin gozatzeko aukera izanen dute. 12.40an, berriz, bakoitzak bere herrira bueltatzeko autobusa hartuko du. - A.A.A.