oieregi. Joan zen larunbatean ospatu zen Bertizko Parke Naturalean aurtengo ate irekien jardunaldia. Egun osoan zehar hainbat ekitnza burutu ahal izan zituzten bertaratu zirenek, eguraldi ona lagun. Tartean, Bertiz Natur Parkeko III. argazki lehiaketaren sariak banatu ziren ere. Aurten 103 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, eta epaimahaiak Oronozko Josu Inziarteren Euri tantak aukeratu du argazki hoberentzat, ondorioz, larunbatean 600 euroko saria eskuratu zuen argazkilari baztandarrak. Bertzalde, udan zehar parkea bisitatu dutenek argazki gustukuena aukeratu dute, eta bisitarien saria, 300 eurokoa, Paternaingo Daniel Andionek jaso du, Bertiz 2.0 argazkiari esker. F.A.G. /Argazkiak: Ondikol-J.Inziarte