elizondo - Arkupeak Jubilatu eta pentsionisten elkarteak azaroaren 15ean Donezteben ospatuko den feria egunerako plana antolatu du, feria bisitatu, bazkaldu eta aizkora txapelketako finala ikusteko asmoz. 10.30ean Donezteben feriako postuak eta azienda feria bisitatu ondotik autobusez Etxalarko bentara joanen dira bazkaltzera eta gero Doneztebera itzuliko dira 17.00tan hasiko den Nafarroako lehen mailako aizkolari txapelketako finala ikustera. Eguneko planean parte hartzeko 42 euro ordaindu beharko dira eta gaur edo bihar eman beharko da izena, bakoitzak bere herriko ordezkariari erranez. - F.A.G.