lesaka - Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak antolatutako Kultur 2019 programaren hogeita laugarren edizioaren baitan, lehen emanaldia Balerdi Balerdi musika taldeak. eskainiko du ortziralean 20.30ean Lesakako Plaza Zaharrean. Hamalau abestiz osatutako Galtzen ikasteko metodoa azken diska aurkeztuko du Nafarroako talde beteranoak eta heriotza, ametsak, frustrazioak edo antzeko gaiak landu ditu ironiaz. Taldeak hainbat estilo erabiltzen ditu, hala nola, pop-rocka, rock’n’roll klasikoa, pop indartsu eta lasaia eta folk-rocka.

Ekainaren 27an, ortzegunean 20.30ean, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du Berako Herriko Etxeko Plazan. - A.A.A.