Pedro Otaduy zendu berri zaigun honetan, Iruñeko Euskalerria Irratia Elkarteak gogora ekarri nahi du haren hats nekaezina sumatu dugula beti gure ondoan. Irratiko bazkidea zen, irratiaren erabiltzailea, en-tzulea izateaz gainera, eta, aldi berean, Euskalerria Irratiaren aldeko Mintza kanpainaren susta-tzaileetako bat, irratiari zor zaion lizentzia aldarrikatzeko. Hauxe ida-tzi zuen duela sei bat urte komunikabideetan: "Gu Nafarroakoak gara eta Euskara Nafarroako berezko bi hizkuntzetako bat da. Gobernuak hemengo edozein herritarri zor dion errespetu bera guri ere zor digu. Epaileek behartuta, irrati baimenak berriro ere banatzeko prozesuan Gobernuak erakutsi duen jokabidea trufa hutsa izan da, ez du errespetuz jokatu, eta gu eskubide guztiko herritarrak gara. Beraz, lehenik eta behin, Euskalerria Irratia egunero egiten dutenei gure elkartasuna helarazi nahi diegu. Horretaz gain, Gobernuari adierazi nahi eta behar diogu, berak gustuko ez izanda ere, gu euskaldunak eta Euskalerria Irratiaren erabiltzaileak garela, eta horrela izaten jarraituko dugula urte askoan". Era berean, eragozpen fiskalaren bultzatzaileetariko bat izan zen, urtez urte gure zergen dirua ez armetarako, ez militarrendako ez zedin izan, bestelako onuradunendako baizik. Zenbaitetan, sos haietako batzuk irrati honen sostengurako izan ziren. Luzaz jaso ditugu, beraz, hark bizitzan eta lanean erakutsitako zintzotasuna eta eskuzabaltasuna. Eskerrik asko, Pedro.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
