elizondo. Arratsaldeon Emma. Ikasturteko lehenengo hiruhilabete honetan, 7 arteei buruz, ikasten egon gara eta irakasleak, 7 arteetatik 1 aukeratzea eta lantzea proposatu digu, horregatik guk musika aukeratu dugu.

Hasieran, gure solfeoko irakaslea aukeratu genuen, baina gazte bat aukeratzea interesgarriago izango zela pentsatu genuen, horien artean hona hemen batzuk: 4p4, Euli Beltza, Komando Kastaña, etab... Zure kanta, asko gustatzen zitzaigun, horregatik zu aukeratu zintugun. Aste honetan artelan galeria bat ospatu behar dugu, bertan gu izango gara artistak eta guk egindako arte lanak aurkeztuko ditugu. Ahal baduzu etorri guretako ohore haundia izanen baita… Baino orain galdera batzuk prestatu ditugu zuretzat.

Noiz eta non jaio zinen?

1994ko ekainaren 28an Elizondon.

Noiz hasi zinen zure artelanarekin, hau da musikaren munduan?

7 urterekin.

Zertaz?

Abestea eta flauta jotzea gustuko nuelako, baina hasterakoan ohartu nintzen musika munduaren eskaintza zabala dela.

Zertan oinarritu zinen Zure hutsunea

Amodiozko filma batean.

Ze musika tresna erabili zenituen?

Gitarra eta nire ahotsa

Jarraituko duzu kanta edo CD gehiago egiten?

Jada bi kantu idatzi ditut, bat akordeonarekin eta bestea gitarrarekin.

CD gehiago egingo bazenitu, nori dedikatuko zenizkioke?

Zuei!

Ze sentitzen duzu zure kanta en-tzuten duzun bakoitzean?

Lotsa asko...

Pentsatu duzu noizbait ere, Operazion Triunfo

Ez inoiz!

Guk, zure kanta, aunitz aldiz en-tzun dugu eta ikusi dugu maitasunari buruz hitz egiten duela. Zeri egiten diozu erreferentzia?

Mutiko bateri, zure familiari… Mutiko bateri

Gustura eskatuko genizuke, zure kanta kantatzeko, posible izango zen?

Ez faborez, lotsa handia ematen nau...

Eta eskertzeko, lore batzuk eta bi muxu emango dizkizugu! Eta eskermil aunitz!