Zangozako Ikastolaren esku gelditu da Nafarroa Oinezen lekukoa. Karlos Arzelus Rota lehendakariak eta Nagore Oria Telletxea zuzendariak Andra Mari Ikastolako zein Nafarroako Ikastolek Elkarteko ordezkarien eskutik jaso zuten bestaren antolakuntzaren ardura sinbolizatzen duen egurrezko eskultura, herriko Kultur Etxean ospatutako ekitaldian. Oriak azpimarratu bezala, “polita, hunkigarria eta ohorea da guretzat lekukoa hartzea. Gure onena emango dugu”.

Zangozako Ikastolarentzat laugarren aldia izango da Nafarroa Oinez besta antolatzen duela, zuzendariak gogoratu bezala, ikastolak 45 urte ibilbidea betetzen duen ikasturtean hain zuzen ere.

1978an sortu zen ikastola, familia gutxi batzuen ekimenez, eta lehenengo urratsak El Carmen komentuan eman zituen. 1981ean, egoki-tzen lan garrantztisuen ondoren, ikastola herriko Txaparro etxera lekualdatu zen. 1982an hartu zuen nortasun juridikoa eta hiru urte beranduago OHOko etapari ekin ahal izan zioten, arazo ekonomiko eta administratibo handiak jasan ondoren.

Hainbat ordezkari politiko bildu ziren atzo omenaldien eta lekuko aldaketaren ekitaldian.

Lehenengo Nafarroa Oineza 1987an egin zuten, Euskarari gara-tzen utzi lemapean. Besta hartan bildutako diruari hari esker, 1991ean inauguratuko zen eraikin berria egin ahal izan zen, leku finko bat lortuz.

Hurrengo Nafarroa Oinez besta 1998an iritsiko zen, ordukoa Ametsak eraikiz lemapean. Urte hartan eskuratutako irabaziekin Haur Hezkuntzako eraikina egiten hasi ahal izan zen Zangozako Ikastola, baina eskatu behar izan zen mailegua luzez bilakatu zitzaion zama. Azkenekoz 2014an ospatu zen ikastolen besta handia Zangozan, Esan, izan, gozan lemarekin.

Ekitaldiko dantza ikuskizuneko une bat. 2 Miren Mindegia f Javier Bergasa

Besta arrakastatsua izan zen, eta Zangozako Ikastolak 1998ean egindako eraikinak eragindako zorrak arintzeko baliatu zituen bestaren irabaziak.

Gaur egun, 105 familiak osatzen dute Zangozako Ikastola. Denetara, 0-16 urte bitarteko 172 ikasle daude, Zangoza, Irunberri, Kaseda, Oibar, Esa, Ledea, Xabier, Gabarderal, Usun, Lerga, Leache, Urries eta Petilla herrietakoak. 26 profesionaleko satzen dute ikastolako komunitatea.

“Datorren urtean”, azpimarratu zuen atzo Oriak, “Nafarroako 15 ikastolen erakuslehio eta ordezkari izango gara, eta erantzunkizunez beteko dugu”. Zuzendariak, halaber, Etxarri Aranazko ikastolak urte osoan zehar egindako lana goraipatu zuen.