BILBO. Aplikazioak ibilbide dibertigarri, underground eta era batekoak eta bestekoak proposatuko ditu?esperientzietarako aukera hau eta bestea, betiere tokiko merkataritza dela protagonista. Cristian Pascual, Uxue Martín, Iván Merino eta Ander Cerrato izan ditu sortzaile, guztiak ere prestakuntza eta esperientzia daukatenak ikus-entzunezko komunikazio eta produkzioan nahiz aplikazio mugikorrak garatzen.

TXEK IT aplikazioak 6.000 euro jasoko ditu, eta prestakuntza eta aholkularitza espezializatua ere bai, eta, halaber, produktuaren sustapena, Bilbao Turismoren bidez; izan ere, bera izan baita hautatua aurkeztutako 23 ideien artean.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, urtarrilean eman zuen jakitera lehiaketaren berri, Zazpi Kaleetako Proiektu Estrategikoaren kariaz, enpresak eta turismo- eta/edo kultura-jarduerak sustatzearren, sustapen-tresnak hobetuz hartarako, betiere turismo arloko produktu berriak sortu eta finka daitezen eragin nahirik, betiere turismo jasangarriaren funtsen arabera.

Turismoaren Munduko Erakundearen arabera, turismoa, jasangarria izango bada, "kontuan hartu behar ditu, erabat, zer ondorio ekonomiko, sozial eta ingurumenezko izango dituen gaur egun edo etorkizunean bisitarien, industriaren, inguruaren eta turistak jasotzen dituzten komunitateen beharrizanei buruz". Printzipio horien arabera, lehiaketaren xedea zen hala Bilboko Zazpi Kaleek eskaintzen dituzten jarduera eta baliabideen balioa agerira ekartzea nola inguruarekin eta nortasun- eta posizionamendu-eragileekin lotura duten produktu berriak garatzea.

Dagoeneko eratuta dauden enpresak aurkez daitezke, edo enpresa berri bati ekingo dioten pertsonak ere bai, edozein jarduera-arlotako enpresa-proiektuekin, betiere turismoaren arlorako ekimen esanguratsu eta berria badakar (lehendik diren produktuak sustatzea, edo turismo aukerako gune edo produktu berri bat proposatzea, edo tresna berriak baliatzea?), eta betiere ingurumen-jasangarritasunaren baldintzak betetzen baditu, ikuspegi hirukoitz honekin: eragin sozialak, ekonomikoak eta ingurumenezkoak. Betebeharra zen, orobat, zerga-egoitza eta/edo sozietate-egoitza, orain edo etorkizunean, Bilbon edukitzea.

23 proiektu jaso ziren, eta, ondoren, batzorde tekniko batek baloratu zituen, haien bideragarritasuna eta ekonomia eta enplegua sortzeko zekarten ahalmena hartuz oinarritzat, eta, azkenean, guztira 5 proiektu finalista hautatu ziren (arlo hauetakoak: errealitate handitua, ibilbide tematikoak, edo turismo elektronikoaren katalogoa), eta prestakuntza-, dinamizazio eta aholkularitza espezializatuko zerbitzuak jaso zituzten, bakoitzarentzat bereziak, BIG BILBAOn, Bilboko Udalaren Ekintzaile Zentroan.

Ondoren, bigarren fase batean, proposamenen azalpena eta defentsa egin zen, eta, horretarako, batzorde teknikoak Deustuko Unibertsitateko Turismo Saileko irakasle Asun Fernández-Villarán-en aholkularitza izan zuen, eta TXEK IT ideia gertatu zen irabazle