afarroako Ikastolen Elkartetik lerro hauek idazten ditugu, segur aski, modu batera edo bestera, parteka-tzen ari garen konfinamendutik. Egoera honek aldaketa erradikal bat egitera behartu ditu ikastolak, hitzaren hedadura osoan, irakaskuntza aritzeko gure eran, oso aldaketa azkarra eta muturrekoa izan baita gure eskolak emateko ohiko moduarekin alderatuta. Zentzu honetan, krisi honek ekarri dizkigun deserosotasun guztiak gorabehera, benetan uste dugu, maila indibidual eta kolektiboan hezkuntza aukera handi bat bezala ikusi behar dugula.

Gizakiak bezala, gure bizitza-trenari buruz, gure lehentasunei buruz eta guztiok murgilduta gauden sistemari buruz hausnartzeko aukera ematen digu. Gure ustez, kolektiboki, gizaki gisa eboluzionatu behar badugu, “krisalida” moduko batean sartzen ari gara, zerbait hobea bihurtzea ahalbidetuko digun hibernazio moduko batean. Garai bitxia eta zaila da (tximeleta bihurtu aurretik zetazko zizare bat bizi den bezala), baina itxaroten geunden aukera izan daiteke. Profesional gisa, esperientzia hau esperimentu kolektibo handia izaten ari da, mundu mailan, irakasteko eta ikasteko beste modu batzuk esploratzeko.

Aspaldidanik, nazioartean hainbat ikuspegi eta metodologia aktibo esperimentatzen eta sendotzen joan gara, hala nola ikaskuntza kooperatiboa, proiektukako lana edo arazoetan oinarritutako ikaskuntza. Mugiezinak ziruditen hainbat “totem” eraitsi ditugu, hala nola ordutegi zorrotzak, edo adin bereko ikasleekin osatutako gelak, baita hormak eta ikasgelen konfigurazioa ere, baina nork esango liguke presentzialtasunik eza modu orokorrean esperimentatzeko aukera izango genukeenik! Esan beharra dago, beste garai batzuetan, pandemia honek mundu mailako hezkuntza erabat gelditzera behartuko zukeela ondorio handiekin belaunaldi oso batentzako, baina ikastoletan egiaztatzen ari gara ez dela hori uneotan ematen ari direna.

Lerro hauek baliatu nahi ditugu gure aintzatespenik sentikorrena transmititzeko irakasle guztientzat, ikastoletako zuzendaritza-taldeentzat eta administrazio- eta zerbitzu-taldeentzat, osasun-kontingentziaren aurrean egindako ahalegin handiengatik, milioika ikasleri ziurtatuz, ahal den neurrian, krisi honek ez duela esan nahi beren etorkizuna hipotekatuko dutenik. Jakin badakigu gure gizarteak une honetan eskatzen duenaren parean gaudela, eta XXI. mendean hezkun-tzak zer esan nahi duen erakusten ari gara. Animo asko bizitzea egokitu zaigun zirkunstantzia honen aurrean, indartsuago aterako gara amaitzen denean, eta elkartuago komunitate profesional bezala.

Egilea Nafarroako Ikastolen Elkarteko zuzendaria da