adira hainbat urte Mendialdea IIn 6. mailako ikasleekin Ezkaba mendiko ezagupena lantzen aritzen garela.

Azken urte hauetan, bertako landareak, animaliak eta erabilera ani-tzak ezagutzeko Nafarroako Gobernuaren basozainek laguntzen digute. Horrela, egun batean eskolara etortzen zaizkigu eta mendi magalean gaudela aprobetxatuz irteera bat antolatzen da basozain bat bidelaguna izanik.

Gure ikasleek, mendi tontorrean dagoen Alfonso XII gotorlekua ere ezagutzen dute. Hala nola, kokapena, noiz, nork, zertarako eraiki zen eta historian zehar zer erabilerak izan dituen.

Urte gehienetan kartzela moduan erabili zenez, garaiko egoera soziala, gerra zibila, diktadura, presoek pairatu zituzten baldintzak eta emakume askok antolatutako laguntza sareei esker presoak bizirautea lortu zutela ikasten dute.

Honekin batera 1938ko maiatzaren 22an eman zen Europan izan den ihesaldirik handiena ezagutzen dute. Noiz, nola, zergatik antolatu zen eta iheslariek pairatu zituzten ondorioak, alegia.

Gainera, gotorlekutik hurbil dagoen botilen hilerria tokian toki bisitatzeko aukera dute .

Proiektu hau aurrera ateratzeko eta urteetan mantentzeko pertsona batzuen inplikazioa eskertu nahi dugu. Hasteko, Miren Urteaga, gure eskolan lan egin zuen irakaslea eta Ezkaba proiektua martxan jarri zuena. Jubilatzerakoan, sortutako materiala utzi zigun guk proiektuarekin jarraitzen ahal izateko.

Ondoren, aurrerapauso bat eman genuen eta behar ziren baimenak eskatuz, gotorlekuaren barrena sartzea lortu genuen. Hain zuzen ere, bost urte daramatzagu gotorlekuaren jabetasuna duen komandantzia militarrean bisitarako baimena eskatzen. Onarpena jaso ohi dugu beti, aurten izan ezik, COVID-19 dela eta.

Eskerrekin jarraituz, Koldo Pla, gotorlekuan preso egondako errepresaliatuen memoria berreskura-tzeko oso inplikatuta dagoen historialaria, irakasle ohia eta poeta, aipatu beharra dugu azken urte hauetan gortorlekua eta hilerriaren bisitan gure gidaria izan baita.

Ezin ditugu ahaztu, honetaz ida-tzi eta abestu duten hainbat autore eta abeslari beren lana informazio iturri ezinhobea suertatzen zaigulako.

Bukatzeko, liburu guztien artean bat azpimarratu nahi dugu Recordando la fuga del 22 de mayo de 1938, urte batzuetan zehar Mendialde II-ko gure lankidea izan zen Javier Reyk idatzia eta zoritxarrez goizegi utzi gaituena.