- Elorriko Lehen Hezkuntza 6.A eta 6.B-ko ikasleek María Dolores Iriarte Zaratieguiri, haien Haur Hezkuntzako tutore izandako irakasleari, elkarrizketa egin nahi izan diote. Horretarako, taldeka galderak prestatu dituzte eta, covid-19 protokoloa errespetatuz, bideodeiaz elkarrizketatu dute. Hona hemen eskolako nagusiek egindako galderak eta horiei irakasle jubilatu berriak emandako erantzunak.

Zenbat urtez izan zara irakasle? Eta horietatik zenbat Elorriko eskolan?

-36 urtez izan naiz irakasle eta horietatik 25, Elorrin: 1995 urtean Elorrira etorri nintzen.

Nola sentitu zinen irakasten hasi zinen lehen egunetan? Eta erretiro hartzean?

-Errioxan atera nituen oposaketak eta Kalahorran hasi nintzen lan egiten. Ilusio handiarekin joan nintzen nire lanean hasiko nintzelako, baita pixka bat urduri ere. Bestalde, zalantza asko izan nituen erretiroa hartzeko orduan. Eskolan beti oso gustora egon naiz, orduan, asko kostatu zitzaidan lan egiteari uztea. Alde batetik, pena senti-tzen nuen nire haurrak, lankideak, nire eskola€ uzteagatik. Baina beste aldetik, gogoak nituen lasai egoteko baita deskantsatzeko ere.

Zer moduz egon zara urte guzti hauetan Elorrin?

-Primeran egon naiz. Elorrin beti lankide jatorrekin egon naiz eta giro ona izan da nagusi. Arazo baten aurrean, beti zegoen baten bat zuri laguntzeko prest. Orduan, niretzat lasaitasun handia zen. Gainera, gurasoak beti egon dira laguntzeko prest!

Zergatik aukeratu zenuen eskola hau?

-Mendillorrin bizi naizenez eta nire auzoan lan egin nahi nuenez, ikastetxe hau aukeratu nuen.

Zein izan da zure momenturik gogorrena irakaskuntzan? eta momenturik onena?

-Delegaritzatik deitu nindutenean eskolako zuzendaria izateko. Zorionez, Mikel soinketakoak bere burua aurkeztu zuen nire partez, eta bera izan zen zuzendaria. Ze mesede handia egin zidan! Momenturik onena, agurra egin zidatenean izan zen. Aurten ekainan festa bat prestatu zidaten. COVID dela eta zalantzan egon ginen, baina azkenean ospatzea erabaki genuen. Hasteko, aurreskua dantzatu zidaten, gero, bertsoak egin zizkidaten, baita abestu ere. Ondoren, argazki bilduma bat oparitu zidaten, urtez urte izandako talde guztiekin. Gainera, beste urtetako lankideak nirekin egotera etorri ziren. Ahaztezina niretzat!

Pozik zeunden gu zure ikasleak izan ginenean? Oroitzapen onak dituzu?

-Bai oso onak. Adibidez, gogoan dut zuekin Erriberriko gaztelua ikusi ostean, denda batean gurpildun zezen bat utzi zigutela. Orduan, kaletatik ibili ginen entzierroa egiten. Hainbeste gustatu zitzaigun, non eskolan entzierroko eskultura bat burutu genuen zilindroz egina. Bertan, zezenak, korrikalariak€ egin genituen.

Kontatuko zeniguke eskola honetan gertaturiko pasadizo polit/barregarri baten bat?

-Nik beti pentsatu dut kurtso amaierako "mangeradaren eguna" politena dela. Oso ongi pasatzen zenuten pistolekin eta metralletekin mundu guztia bustitzen, ni neu ze bustita atera-tzen nintzen! Niri beldurra ematen zidan aparrak, zuek txikiak zinetelako eta aparran sartzean, bakarrik begiak ikusten zitzaizkizuelako.

Aldatu al zaizu bizitza Elorritik joan zarenean?

-Bai. Asko aldatu zait. Hasteko, ez naiz ohetik hain goiz altxatzen. Bazkaldu eta gero, siesta txiki bat egin ahal dut. Eskolan lan egiten nuenean, ba beti korrika ibiltzen nintzen eta lana neukan, gauzak prestatu behar nituen... Beste aldetik, hainbeste urte eskolan egonda, lankideak, lagunak€ faltan botatzen ditut. Hala ere, erabat okupatuta nago. Nire ama zaintzen dut baita nire iloba txikia ere.

Zer daukazu pentsatuta zure etorkizunerako?

-Nire ama zein biloba zaintzeaz gain, niretzako denbora librea edukiko banu, udaletxetik eskaintzen dituzten ikastaro edota ekintzetan parte-hartzea gustatuko litzaidake, baita lagunekin gelditzea, zinemara joatea...