az de Ziganda ikastolan orientazio prozesuak berebiziko garrantzia du. Ikasleak bizitza proiektu bat garatzen joan behar dira eta hori ez da egun batetik bestera gauzatzen, prozesu bat da.

Garapen honetan zehar tutore eta orientatzailearen papera funtsezkoa da. Ikasle bakoitzak bere bidea egin behar du eta horretan laguntzeko ikastolan antolamendu integral bat gauzatzen da ikasturtero.

Hainbat unibertsitateren aurkezpenak ikastolan bertan izan ohi ditugu eta, aldi berean, gure ikasleek unibertsitateetara edo formakuntza profesionaleko zentroetara ere bisitak egiten dituzte eskaintzen dutenaren berri izateko. Halaber, ikasle ohien bisitek balio erantsi bat ematen diote prozesuari. Unibertsitatean ikasketa ezberdinak egiten ari diren ikasle ohiek guregana etorri eta beraien bizipenen berri ematen digute. Sarritan pozik daude, beste batzuetan, berriz, aukeraturiko ikasketak ez dira beraiek uste zutena bezain erakargarriak. Horrek guztiak gure ikasleengan eragina du eta beste gazteen testigantza zuzenak baliogarriak dira beraien zalantzak eta kezkak argi-tzeko bidean.

Bestetik, beraien bizitza proiektu horren garapen integrala bermatzeko asmoz, prebentzio saio ezberdinak jasotzen dituzte. Aurten, joku eta apostuen arriskuaz, bide heziketaz, giza eskubideez eta covidaren aurrean egoki jokatzearen garran-tziaz aritu gara.

Oraingo honetan batxilergoko 2. maila bukatzear dauden Paz de Zigandako 5 ikasleri prozesu honen inguruan beraien iritzia emateko eskatu diegu. Oihane Beguiristain, Nikolas Gomez, Idoia Ainciburu eta Ane Bizkaik erantzun dute itaunketa.

Ikastolan eskaintzen eta lantzen den orientazio prozesuari dagokionez, bost ikasleok datorren ikasturtera begirako erabakian eragina izan dutela adierazi dute. "Batxilergoa hasi genuen momentutik, gure etorkizunari buruzko bilerak, orientazio-hi-tzaldiak, zenbait unibertsitatetako bisita-birtualak€ izan ditugu eta erabakiak argiago izaten lagundu digutela nabarian dago, bai gustoko gradu bat egiteko seguruago izaten, baina baita gradu baten inguruan kezka gehiago izaten ere. Gainera, ikasturte honetan, orientatzailearekiko izan dugun hurbiltasuna oso lagungarria izan da, bereziki unibertsitateek eta hauek eskaintzen dituzten aukera ezberdinei hobeto erreparatzeko", dio Oihane Beguiristainek. Ildo berean mintzo da Mikel Calvo: "Ikastolak laguntza bikaina eskaintzen duela uste dut, izan ere, Iñaki Saenzek (orientatzaileak) eta tutoreek kurtso hasieratik bilera eta hitzaldien bidez laguntza handia eman digute".

Bestetik, aurten, koronabirusa dela eta, ikasleek ezin izan dituzte fisikoki ezagutu unibertsitateak eta hitzaldi birtualak jasotzeko aukera izan dute. "Unibertsitateek egindako hitzaldi birtualak genituen, zenbait kezka kentzeko baliagarriak izan dira", baieztatu du Mikelek. Era berean, Beguiristainek zera azaldu du: "egia da fisikoki unibertsitate eta fakultate baten aurrean egotea faltan bota dugula. Hala ere, ikastola, bisita eta hitzaldi guztiak ahalik eta errealen egiten saiatu da eta hura egiteko tresna eta erraztasun guztiak eskaini dizkigu". "Ikastolan unibertsitate ba-tzuek dituzten planak eta eskaintzak ikusi genituen, baita bideo batzuk ere. Aurten, ate irekiak ez zirenez ospatu, online hitzaldietan bertan, ikasleok galderak egin genitzakeen eta unibertsitateko irakasleek argitzen zituzten. Horrek guztiak asko lagundu dit karrera aukeratzen", ziurtatu du Nikolas Gomezek.

Ane Bizkaik ere horrela azaldu du bere ikuspuntua: "gure ikastolan eman dizkiguten aholkuak erabilgarriak izan direla uste dut. Orienta-tzaileak eta tutoreek ikasle bakoitzari behar izan dugun informazioa eta baliabideak eskaini dizkigute. Nire kasuan ez dira laguntza handikoak izan argi dudalako zer ikasi nahi dudan, baina zalantzak dituzten pertsonentzat laguntza handikoak izan direla esan dezaket. Ikastola beti beharrezkoa dugun laguntza guztia eskaintzeko prest dago, Ikastolatik ahalik eta prestatuen eta informatuenak ateratzeko. Horregatik eskain-tzen dizkiguten baliabide guztiak aproposak eta lagungarriak dira".

Etxekoak ondoan izateak ere garrantzia du, Idoia Ainciburuk horrela dio: "Etapa berri honetarako norberak hartu beharreko hautua izanik, gertukoek garrantzi handia dute etorkizunari buruzko aukeraketa honetan. Nire kasuan, datorren ikasturtean etxetik alde egin behar izateak esfortzua suposatuko die ingurukoei, baina, batez ere, gurasoei. Hortaz, hauen babesa eduki-tzea oso faktore azpimagarria dela iruditzen zait, haiek etorkizunerako hautaketa oso garrantzitsua dela ikusten dutelako, eta baita erabateko sostengua eman behar didatelako ere, hortaz, baloratzeko eta esker-tzekoa da".