iruñea - Iruña eta Baionaren arteko zubi kulturalak indartzeko helburuarekin, ailegatu da dagoeneko Maia-tzaldiaren edizio berria, laugarrena. Maiatz argitaletxe baionarraren eta Iruñeko Karrikiri eta Zaldiko Maldiko elkarteen arteko elkarlanari, edizio berri honetan mugaren bi aldetako antolatzaile berriak gehitu zaizkio aurten: Nafar Ateneoa, Zizpa Gaztetxea eta Baionako Euskal Museoa. Bi hirietan ospatuko dira hitzaldi eta aurkezpenak, hilaren 30a bitartean.

Duela lau urte ekin zitzaion muga ren bi aldetako euskal sortzaileen elkartrukean oinarritzen den programa antolatzeari, Maiatz elkartearen ekimenez, Juan Luis Etxaburu Ondarru Karrikiri Elkarteko kideak gogoratu moduan. Hasieratik, helburu nagusia “elkar ezagu-tza kulturala sustatzea” izan zen, eta horri eusten zaio gaur egun ere. “Herri baten parte gara, azken finean”, azpimarratu du antolatzaileetako bat ere badenak. “Ideia, hango sortzaileak eta bertan dauden ekimen kulturalak hemen ezagu-tzera ematea da, eta alderantziz. Ez bakarrik arlo kulturalekoak, baita euskalgintza bezalako beste arloetakoak ere”.

Hala, aurtengo programan, hango eta hemengo egile desberdinak bilduko dituzten ohiko literatura solasaldiez aparte, euskara edo euskalgintzako ekimenak mintzagai izango dituzten hitzaldiak ere eskainiko dira. Abiapuntua atzo bertan izan zen, Karrikiri dendan eskaini zen Eneko Gorriren hitzaldiarekin. Miarritzeko euskara teknikaria, Euskaraldiako kidea eta Erabil Kolektiboko sustatzailea denak, Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik mintzaldia eskaini zuen. Duela urte batzuk BAM ekimenaren antolatzaile izandakoa, Baiona, Angelu eta Miarritzen euskararen erabilera sustatu eta euskal komunitatea idartzeko antolatutako ekimenaz aritu zen.

Datorren ostegunean, hilaren 16an, dago aurreikusita hurrengo hitzordua. Zaldiko Maldiko elkartean, Xebax Christy Euskoa, Ipar Euskal Herrian ezarritako monetaren esperientziaz arituko da, honek eragindako aldaketa eta eraginez, arratsaldeko 19.30ean. Iruñean eskainiko den programazioarekin akitzeko, maiatzaren 30ean Katixa Dolhare, Maddi Zubeldia, Iñaki Etxeleku eta Eric Dicharry egileak bilduko dira Katakrak liburu-dendan, Baionako eta Iruñeko literaturaren loturez mintza-tzeko.

Atzo. ‘Erabileraren aroa. Begirada bat Ipar Euskal Herritik’. Hizlaria. Eneko Gorri (Euskaraldia, Erabil Kolektiboa eta Miarritzeko euskara teknikaria). Lekua: Karrikiri Elkartean (Xabier karrika 4, Iruñea). Ordua: 19.30.

Maiatzak 16, osteguna. ‘Euskoa, euskal monetaren esperientzia Ipar Euskal Herrian’. Hizlaria: Xebax Christy (Euskal Moneta Elkarteko lehendakaria). Lekua: Zaldiko Maldiko Kultur Elkartea. Ordua: 19.30.

Maiatzak 21, asteartea. ‘Baiona eta Iruñea. Oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak’. Parte-hartzaileak: Enrike Diez de Ulzurrun, Aitzol Lasa eta Ane Ablanedo. Bideratzailea: Lucien Etxezaharreta. Abeslaria: Edmundo Lacort. Lekua: Zizpa Gaztetxea (7 Lesseps karrika, Baiona). Ordua: 18.30.

Maiatzak 22, asteazkena. ‘Literatur solasaldiak. Eider Rodriguez eta Itxaro Borda solasean’. Pantxix Bidarten musika errezitaldia: ‘OdiSeA’. Lekua: Euskal Museoa (37 Kortsarioen kaia, Baiona). Ordua: 18.30.

Maiatzak 30, osteguna. ‘Baiona eta Iruñea. Oraiko literaturaren bizipenak eta bizipozak’. Parte-hartzaileak: Katixa Dolhare, Maddi Zubeldia, Iñaki Etxeleku eta Eric Dicharry. Bidera-tzailea: Juankar Lopez Mugar-tza. Lekua: Katakrak liburu-denda (Karrika Nagusia 54, Iruñea). Ordua: 19.00

Antolatzaileak. Maiatz, Karrikiri, Zaldiko Maldiko, Zizpa Gaztetxea, Nafar Ateneoa eta Baionako Euskal Museoa.