Nafarroako ilustrazioaren lagin bat da erakusketa; ez dira hor bildu guztiak, baina daudenen iruditeria multzo zabala osatzen dute, ilustrazioaren inguruanhamaika mundu daudelako. Nafarroako 44 ilustratzaile hautatudituzte laginerako, eta guztiek duteberen ahotsa, diskurtsoa eta estiloa; hain zuzen ere, beren iruditeria. Horixe baita erakusketak aldarrikatu nahi duena, bakoitzarensormen-unibertso grafiko zabala.

“Nire asmoa izan da Nafarroakoilustratzaileen argazki ahalik etazabalena ematea”, azaldu du JavierPerez de Zabalza erakusketarenkomisarioak. Imajinario edo iruditeriak “egile, eskola edo tradiziobaten elementu sinboliko eta kontzeptualen errepertorioa” dira,Zabalzaren esanetan. IlustrazioaNafarroan ez da batere fenomenohomogeneoa eta Zabalzak hutsunea ikusten zuen, inoiz ez delakoegin erakusketa bat Nafarroakoilustratzaileen lana ikusarazteko:“Beharrezkoa zen, baina lan zailaizan da, aniztasun handia dagoelako diziplinan”. Finean, Nafarroakoazken 40 urteetako ilustrazioa bildu da erakusketan.

Eskarmentu handiko zein ibilbidemotzagoko artistak bildu dituzte,diziplina eta lan egiteko era desberdinak dituztenak. Pedro Oses etaJoaquin Resano ibilbide luzeko artistak ageri dira, bai eta Miriam Cameros eta Cristina Jimenez ilustratzaileak ere, azken urteetan panoramansartu direnak. Tartean, beste hamaika: Leire Urbeltz, Maite Mutuberria,Miren Asiain, Liebana Goñi, JoseAngel Labari Jali, Mikel SantosBelatz, Adam Kozinski, Aizpea Lasa,Jokin Larrea.... Badira muralgileak,kartelgileak, diskoen azalak diseinatzen dituztenak eta, batez ere,album ilustratuan aritzen direnak.Erakusketan liburutegi txiki bat ereparatu dute, eta bertan bildu dituzte ilustratzaileen liburuak, bisitariekirakurri ahal izateko.

HARREMAN SAREA Garcia deZabalzak aipatu du ez dela errazaizan artisten hautaketa egitea, etahalabeharrez, esparru batzuetanaritzen diren egileak kanpoan utzibehar izan dituela. “Umore grafikoaeta komikia, horma-irudiak, animazioa, infografia eta diseinu grafikoaez daude erakusketan, diziplinahorien nortasuna nahikotzat jo baita beraien erakusketa merezi ahalizateko”. Horrez gain, erakusketanparte hartzeko beste irizpideetakobat aktiboan egotea eta sortzenjarraitzea izan da. Ilustratzaile guztiak Nafarroakoak izan arren, egileetako askok ez zuten elkar ezagutzeneta Zabalzaren aburuz, erakusketakparada eman du “harreman sareasendotzeko”. Dioenez, elkargune batizateak mesede eginen lioke sektoreari. “Sortzaileen topagunea izanda, eta hori asko da; sortuko diraproiektu gehiago hemendik aurrerahaien artean”, aurreratu du.

OSASUN ONEAN Erakusketarenkomisarioak dio osasuntsu dagoelailustrazioa Nafarroan, beste erakusketa bat osatzeko adina artistabaitaude, bere esanetan. Ildo berean,sortzaileak eta harrobia badaudelaziurtatu du. “Azken hamarkadetanilustrazioaren alde egin dute argitaletxeek eta babesa eman diete artistei; horrek baditu bere fruituak”. Bertako talentuaren aldeko apustuaegin dutela eta, horregatik ere, erakusketaren bidez, argitaletxeei omenaldia egin nahi izan dietela aipatudu, horiei esker izan baitira eta biziraun baitute egile askok. Pamiela,Txalaparta, Erein, Elkar, Ibaizabal,Ce?nlit / Denonartean, Jalabali etaKen aipatu ditu, besteak beste.

Ildo berean, Zabalzak uste du osogarrantzitsua dela ilustratzaileenEtxepare saria, urtero haurrentzako album ilustratuak saritzen dituena. Azkenik, komisarioak jakinarazi du liburutegi publiko zein espezializatuen lanaren babesari eskerzabaltzen ari direla ilustrazio-obrak.