EZ da Mikel Urdangarinen azkendiskoaren making off bat. Ez da hainbatelkarrizketarekin apaindutakoprotagonista omentzeko bideo katebat. Mikel Urdangarinen dokumentala ere ez.Artista sortzailearen erroetara iristeko bidaiasaiakera bat da Margolaria, sorkuntza uneetakobakardadearen eta kontzertuko jendetzarenartean dagoen ozeano ezezagun horretanmurgiltzeko proposamena.

Orain arte eremu pribatuan landutako afizioaofizio bihurtzeko hautua egin du Oier Aranzabalek(Bilbo, 1988) eta bere lehen film luzeadu Margolaria, dokumental formatuan. Autonomobihurtu eta sorkuntzaz bizitzeko erabakiakinspiratuta, artistaren figura omendunahi izan du Aranzabalek Margolaria lanean.Sortzaile orok buruan izan dezakeen gai unibertsalakjorratu ditu: bokazioa, sorkuntzarenprozesua, porrota edota artistaren bakardadea,besteak beste.

Zer kontatzen du dokumentalak?

Bidaia baten istorioa da dokumentala, artistabaten sorkuntza prozesuaren epizentrora joeta bertatik irteten diren ertz guztiak ezagutzeahelburu duen saiakera. Edozein sortzailekburuan izan ditzakeen gai unibertsalaklantzen saiatu gara: sorkuntzatik eta artetikbizitzeko hautua, artistaren bokazioa, sortzeprozesua bera, porrota, bakardadea, ospea,frustrazioa? Dokumentala ezezagunera egitenden bide bat bezala dago kontatua, artistabatek margolan edo disko ezezagunera egitenduen bidea, jakin gabe itzultzean lehenbaino beteago edo hustuago sentitukoden.

Mikel Urdangarin da bidaia horrengidaria.

Hala da. Euskal Herrian ibilbideluze eta oparoa duen musikariakeramango gaitu artista unibertsalarenbidezidor ezberdinakarakatzera. Ohorea izan daMikel bezalako profesional etalagunarekin lan egitea, bainaargi nuen dokumentala ez zelaMikel Urdangarin musikariareninguruko biopic bat izango.Mikel da ardatza, baina, bai berak eta bai agertzen direnbeste artista guztiek ere, artista generikoarenahotsetik hitz egiten dute.

Mikelen figuraz harago joan nahi nuen, artistarenbarrenak ezagutu, eta berak bide emandit sortzailea biluzteko eta eszenatokietatikkanpo dagoen B alde horretan sakontzeko.Hau da, protagonista ezagututa ala ez, ikusleekfilma berdin-berdin ulertzea zen helburua,Euskal Herrian zein nazioartean ikusita,gozatzeko moduko dokumentala egitea. Mikeleninguruan beste artista batzuk agertzendira, eta konturatu naiz artista horien arteangauza amankomun asko daudela, antzeko istorioakpasa dituztela. Horiek kontatzea da Margolaria-ren muina. Mikel bezala, beste edozeinartista izan zitekeen dokumentalaren protagonista.Hain zuzen ere, Kirmen Uribe, AnjelCelada, Nika Bitchiashvili edota Alain Urrutiaartistak ere badira protagonista.

Urrutiak badu harreman berezia Mikelekin.

Biak dira, zentzu batean, dokumental hau eginizanaren errudunak. Alainen erakusketabatean ezagutu nuen Mikel, eta momentu horioso berezia izan zen, zentzu askotan: autonomobihurtu berria nintzen, eta sorkuntzazbizitzeko erabakia hartua nuen. Denak bategin zuen: nire egoera pertsonalak, sortzekogogoak, artista biak ezagutu izanak eta nireideiarekin bat egiteko biek azaldu zutenasmoak. Hala, dokumentalaren abiapuntubihurtu ziren Alain eta Mikel: musikariak, goizbatez, Alain Urrutia margolariarekin Skypebidez hitz egiten duenean hasten da dena.Alainek margolan bat eskainiko dio Mikeli,opari gisa, baina baldintza bat jarriko dio: haren bila joan behar du Londresera. Hortxehasten da Mikelen bidaia, baita artistarenbarrenak ezagutzeko ikusleak egingo duenbidaia ere.

Eta bi urte pasa dituzue batera.

Ordu pila igaro ditugu elkarrekin: zenbatbidaia, zenbat solasaldi, entsegu, kontzertu.Horietan denetan gertatu dena harrapatudugu. Une piloa bizi izan ditugu elkarrekin,eta azken urte hauetan bata bestearen egunerokoarenelementu garrantzitsu bihurtu gara.Horrela izan behar zuen, aipatutako artistarenfigura hori azalarazteko. Ohorea izan daMikel bezalako artista batekin bidaia hau egitea:Bilbo, Gasteiz, Londres, Okinawa? EtaMikelen etxea, bere familia, bere gotorlekua.Emozio handiak bizi izan ditugu sorkuntzaprozesu osoan zehar.Dokumentalak badu irudien atzeko beste istoriobat ere: Mikelen ama filma estreinatu bainoegun batzuk lehenago hil zen. Asko lagundudigu lan hau aurrera ateratzen, eta heinhandi batean ere, Margolaria-ren protagonistada bera ere. Oso hunkigarriak izan zirenMikelek Zinemaldian amari eskainitako hitzak.Zentzu horretan, Margolaria-k bestedimentsio bat hartzen du, bai Mikelentzat etabai niretzat.

Istorioa kontatzeko, kamera aurreko ohiko elkarrizketakbaztertzen saiatu zara.

Gidoia idazterako orduan, hori zen erronkanagusietako bat. Bakan batzuk agertzen dira,dokumentaletan halakoak ere agertu behardirelako, baina saiatu gara kontatu beharrekoakbeste egoera batzuen bidez azaltzen.Mikelen egunerokoa gertutik jarraitu dugu etaeguneroko horrek bere horretan kontatzendituen gauza dezente jaso ditugu. Gure lanaizan da kontakizun hori nola azaldu asmatzea:taldekideekin Mikelek izandako solasaldiak,lagunekin, familiarekin, bere burutazioak,hausnarketak?

Soinua ere mimoz zaindu duzu. Isiltasunak baduzeresanik.

Mikel protagonista izanda, musikak pisu handiadu, noski. Hala ere, ikusleak ez dezalaespero Mikelen diskografiaren arrakastenerrepaso bat. Bere abesti batzuk agertzen dira,zuzenekoetan grabatutakoak, adibidez, bainaez dira zertan entzunenak izan behar. Isiltasunak,bestalde, garrantzia handia du, artistarenfigura ulertzeko. Isiltasuna, bere horretan,ez da existitzen, isiltasuna soinua erebadelako. Kasu askotan, indar handiago bildu dezake isiltasunak musikak berak baino.Eta, nondik abiatzen da ba, artistabaten sorkuntza? Bakardadetik, isiltasunetik.

Isiltasunetik abiatzen daartistaren bidaia, baita dokumentalaere.

Zuri beltzaren aldeko hautua eginduzu dokumentalean.

Alainek hala margotzen ditu bere koadroak,eta bere arteak inspiratuta,dokumentala grisen eskala horretan grabatzeaerabaki nuen. Niri ere ederra iruditzenzait zuri-beltza: distraziorako aukeragutxiago uzten du, eta bestelako aspektueibalore handiagoa ematen die. Koloreak estaliditzakeen xehetasunak nabarmentzen dirazuri beltzean, planoaren egitura hobeto ikustenda, baita plano barruko elementuen formaere. Hori nahi nuen nik, distrazioak ekidin,ikuslea artistaren bidaia horren barruanmantendu. Jakin badakit horrek ez duela askosaltzen, baina dokumentalaren bizkarrezurretakobat bihurtu den apustu estetikoa izan dahorrela grabatzea.

Lehen filma duzu ‘Margolaria’. Nolako esperientziaizan da?

Margolaria egin aurretik, ez nekien zer zenfilm bat egitea. Etengabeko ikaskuntza prozesuaizan da, egiten ikasten baita gehien, etaasko gozatu dut. Istorioak kontatzeko bokazioadudala sentitzen dut eta Margolaria-rekinhori egin dut, istorio bat kontatu. Nik eta IntzaLarrañaga nire bikotekideak hasi genuenproiektua. Zentzu horretan, oso esperientziapertsonala izan da. Gerora, jende berria batuda dokumentalera: Maluta Films ekoiztetxeakinteresa azaldu zuen eta gure proiektura batuzenean, asko profesionalizatu zen dokumentala.Gidoia Xabier Etxeberria, Martin Etxeberriaeta hirurok hasi genuen eta Iker Trebiñorenlaguntza izan dugu filmazioan. Haren begiradakere asko lagundu du.

Dokumentala egin ondoren, zer iritzi duzu artistarenfiguraren inguruan?

Artistaren bizitza ez da erraza. Artetik bizitzeaez da egun batean hartutako erabakia,eguneroko borroka bat baizik. Sortzaileokbadakigu mugitzen ari garen ozeanoak zertamaina duen, eta zeinen txikiak garen ozeanohorretan. Hala ere, horretarako hautua egindugu. Mikelek duela 20 urte hartu zuen erabakihori, eta denetik bizi izan du: gauzak osoongi doaz batzuetan, beste batzuetan ez zaizuezer ateratzen, lanik gabe zaude, baina sortzaileazara, eta horretan jarraitzen duzu, gauzakhobetzeko lanetan. Horregatik diot artistarenlanbidea, aipatutako zailtasunak ahaztugabe, dauden lanbide duinenetako bat dela,norberak bere buruarekiko eta artearekikoduen konpromisoan oinarrituta. Askotan artistenarrakasta izaten da ikusten duguna, jakingabe bere bizitzaren parte handi bat bakardadeanpasatzen duela, krisi askori aurre eginbehar diela, eta oso momentu zailak pasatzendituztela, pentsatzen duguna baino gehiagotan.

Non izango dugu ‘Margolaria’ ikusteko aukera?

Martxoaren 22an estreinatuko da EuskalHerriko zinema-aretoetan, hiriburu zeinherrietan, eta aurretik, martxoaren 12an, aurreestreinaldi berezia egingo dugu Mikelek etabiok Bilboko BBK Aretoan, 19:30ean. Hortikaurrera, pozik egongo gara eskatzen digutenlekuan Margolaria elkarrekin aurkezteko.