URTZEK badu oraindik zeresan. 31 urte igaro dirataldearen haziak landatuzirenetik, Pasaian, etabere garaian abesten zuten Ez gaituinork geldituko leloari eutsita, Zabalduateak estudioko zortzigarrenlanarekin, ondo ezagutzen dutenEuskal Herriko musika eszenaraitzuli dira. Taldeak, ordea, oso bestelakoitxura du egun: Xabier Camarerotaldeko abeslari eta gitarra-jotzaileada 1988tik hona taldean segitzenduen bakarra. Disko berri honetanAnder Hurtado de Saratxoperkusio-jotzailea, Dani Vicente gitarra-jotzailea eta Jorge Sanchez baxujotzaileabatu zaizkio.

Itxuraldatuta itzuli da Urtz, bainabere esentziari uko egin gabe. Ohitutagauden Camareroren ahots doinualtu eta indartsuek eta pop-rockmelodiek busti dituzte oraingoan erediskoa osatzen duten hamar kantuak.Taldekide berrien etorrerak,ordea, “bide berritzaileetan” murgiltzekoere balio izan diela azaldudu Camarerok: “gure musikak rockaizaten jarraitzen du, baina kantetakobakoitzean xehetasun berri askoaurkituko ditu entzuleak. Partaidebakoitzak bere estilo propioa txertatudu Urtzen musikan eta konponketeigarrantzi handia eman diegu”.

Esker hitzak izan ditu Camareroktaldekideentzat ere: “zalantza askoizan ditut proiektu honekin aurrerajarraitu ala ez. 17 urterekin gu geukonturatu gabe gertatzen ziren gauzak.48 urte ditut orain, eta adinhonekin gauzei buelta gehiago ematendizkiezu. Taldekide berriek animatunaute, eta haien inplikaziorikgabe, kantu hauek nire armairuangordeta geratuko liratekeen, seguruaski. Oso musikari onak dira, bainapertsona bezala, hobeak”, aitortu duabeslariak.

Europar Batasunak migratzaileekikoduen jarrera salatzen du diskoariizena ematen dion Zabaldu ateakkantuak. Azaleko Zabaldu ateakhorrek, ordea, zentzu zabalagoa du:“Ateak zentzu askotan utz daitezkezabalik: berdintasunaren ateak,askatasunarenak, maitasunarenak...Uste dut ate bat zeharkatzen dugunbakoitzean aukera berri batenaurrean gaudela, eta hori da nabarmendunahi izan dugun ideia”, azaldudu Camarerok. Aukera berriak,ametsak egia bihurtzeko, alegia.

Ideia horri lotuta ondu dute diskoarenazala: neskato bat agertzen da,bihotz forma duen globo gorri bateusten. Lamorisse zinemagile frantziarrarenLe ballon rouge pelikularenametsen aldarrikapenei keinuegin nahi izan diote irudi horrekin:“ziurtasunez eusten dio neskak globoari.Ez dio ihes egingo, badakielakoametsak egia bihurtzeko sasoiadela”, dio taldeko abeslariak.

Ametsak, bihotzak, maitasuna?Urtz taldeak askotan erabili izandituen ideiak agertzen dira diskohonetako kantuetan ere: “Irudi lezakemaitasuna dela kantu guztienarrazoia, eta neurri handi bateanhala da, baina oso modu ezberdinetanazaleratuta: bizitzarekiko maitasuna,amarekiko miresmena,herriarekiko lotura?”, azaldu duCamarerok. Ohi bezala, txikitatiklagun duen Iñaki Lazkano kazetariarenlaguntza izan du Camarerokabestien letrak idazteko.ESTREINALDIA BILBON Martxoaren22an ekingo dio Urtzek diskoarenaurkezpen birari, Bilborocken.

“Kontzertu berezia izango da. 1988.urtean hasi genuen bidea, eta,momentu egokia zelakoan, 2003anerabaki genuen etapa horri bukaeraematea, Bilborocken. Azken kontzertuaegin genuen tokira bueltatukogara gure burua aurkeztera”,dio taldeko abeslariak. Ordurakozenbait aldaketa gertatu ziren taldean:Josu Ariztegi, Asier Arocenaeta Victor Arguellesekin abiatu zuenegitasmoa Camarerok; 2001ean, baina,bosgarren diskoa kaleratu zutenean,Javi Estella eta Ritxi de Barrenetxemusikariek hartu zuten Arozenaeta Arguellesen tokia.

2013an, hamar urteko isilunearenondoren, hasierako partaideak batuziren berriro Astiro diskoa egiteko.Orain, sei urteren ondoren, Camarerokbakarrik eutsi dio Urtzi: “Bizitzakoegoera ezberdinek hala erabakidute. Hiru hamarkada daramatzattalde honetan, eta hala ere, esperientziaberria izango da niretzat,taldekide berriekin. Urtz berregitenden hirugarren aldia da oraingoa.Ateak zabaldu ditugu berriro, ikusikodugu nora heltzen garen”.