Japoniako lorategi bat etxetik gertu

Japoniako zati bat dakar Bostekoren 23. edizioak Bizkaira. Iñigo Sarriugarte komisarioaren gidaritzapean Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundi artistek 'shakkei' edo mailegatutako paisaiaren kontzeptuan oinarritutako obrak landu dituzte

26.10.2020 | 20:46
Sortzaile bakoitzak bere ikuspegi dibergentetik abiatuta 'shakkei' kontzeptu japoniarraren berrirakurketa egin du

Ahalegin metaforiko, subjektibo zein sinboliko batekin, hiru euskal sortzaile ekialdeko kulturara hurbiltzen dituen proiektu bat garatu du Iñigo Sarriugarte komisarioak aurtengo Bosteko erakusketa ibiltarirako. Javier Landerasen argazkiak, Laura San Juanen margolanak eta Mikel Lertxundiren eskulturak ikusi ahal izango dira aurten, hain zuzen, Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat izenburupean.

Ikuslea ekialdeko kulturara hurbilduko duen erakusketa bat da. Berrinterpretazio bat. Japoniar lorategi baten metafora bat, euskarri figuratibo, abstraktu, plastiko eta piktorikoetan oinarritua, ibilbide profesional luzea duten hiru artistarekin. Kulturak hurbiltzea eta era berean kulturek, oso urrun egon arren, konexio ikusgarriak dituztela, eta lotura horietan beren artean ezin hobeto hitz egin dezaketela erakustea da xede nagusia. Aitzitik, erakusketak Sarriugarteren interes pertsonalei erantzuten die.

Komisarioak aitortu duenez beti interesatu izan zaizkio lorategiak eta espazio horietan funtzionatzen duen estetikak. Zentzu horretan, proiektuari forma emateko, oso iradokitzailea iruditu zitzaion Japoniako shakkei terminoaren ideiarekin jolasten hastea. Hain zuzen ere, shakkei ekialdeko eremuan erabiltzen den estrategia bat da, eta estrategia honen helburua espazio itxi baten kanpoko paisaia bat imita-tzean datza. "Ideia horrekin jolastu nahi nuen, nolabait, Japoniarenganako begirada simulatuz", azaldu du Sarriugartek. Horretarako, ekialdeko munduarekin lotura izan dezaketen elementuak ekartzea pentsatu zuen japoniar eremutik are eta hurbilen egoteko. Erakusketan, sortzaile bakoitzaren ikuspegi dibergentetik abiatuta shakkei edo mailegatutako paisaia kontzeptu japoniarraren inguruko berrirakurketa bat sortzen da.

IKUSPEGI ANITZAK


Javier Landerasen proiektuak japoniar lorategien hainbat argazki biltzen ditu. Bestetik, Mikel Lertxundiren piezak ekialdeko kulturatik urrunago dauden begirada bat dira, baina, era berean, kultura horretara hurbiltzea lortzen dute, baldintza formalaren eta erakutsitako materialen antolamenduaren bidez, harrian, egurrean eta burdinean oinarrituta, eta horrek japoniar lorategietan erabiltzen diren material eraiki-tzaile eta osagarrietako batzuen inguruko simulazio-jolasa errazten du. Azkenik, Laura San Juanen koadroak ere naturan oinarritzen dira, egitura minimoetan eta pintzelkada txikietan landuta baitago, eta horrek aukera ematen dio bere margolanei "zen estetikaren" eta pentsamenduaren inten-tzionalitate aseptikoa txertatzeko.

Hiru artisten lanak elkarren artean hitz egin ahal izatea garrantzitsua zen Sarriugarterentzat. Aurretik elkarrekin inoiz erakutsi ez dituzten artisten arteko lotura osatu eta emaitzarekin oso kontentu dagoela aitortu du. "Artistak sintonian sartu dira, ekialdeko sintonia ordenatu eta aseptikoan". Dioenez, artistek eurek ere uste dute lanak bata bestearekin erlazionatzen direla eta aukerak askotarikoak direla. Landerasen argazkiek jolas handia ematen dute. San Juanen obran, bambu eta aranondoen irudikapenak daude, baita Mikel Lertxundiren obran ere, zuraren aipamenak lotura du ez bakarrik zuhaitzekin, baizik eta garai hartako eraikuntza-elementu nagusi bezala, hau da, zurarekin. Hainbat xehetasun elkarrekin lotu dira eta askotarikoak dira sor daitezkeen aukerak.

BURBILATIK KANPO


Espaziora sar-tzen den ikusleak bere ingurua ahaztu, bere burua ahaztu, eta beste errealitate batean, beste kultura batean, murgiltzea lortu nahi dute erakusketan. Kultura urruna baina aldi berean hurbilekoan. "Une honetan dugun burbuila honetatik pixka bat atera, eta une batez beste espazio batzuetara eraman nahi dugu ikuslea, alderdi batzuk sentitzen saiatuz". Horretarako, estetika japoniarraren barruan dauden hainbat termino aplikatzen saiatu da. Besteak beste: sumie teknika, tinta beltzezko marrazki monokromatikoak egitea, wabisabi teknika akatsak gertatzen uzten duena, inperfekzio elementu bat, baina edertasunaren helburu horretara ere iritsiko dena. Naturarantz bidaia egiten duen teknika ere aplikatu dute erakusketan, naturan murgiltzen dena: shizen.

Bestalde, erakusketa garatzean, obren kokapena irregularra eta asimetrikoa izan dadin saiatu da Sarriugarte, Japoniako lorategietan gertatzen dena imitatuz. Hori funkisein bezala ezagutzen den beste termino bat da. Aitzitik, transmititu nahi izan dutena ere aplikatu dute erakusketan: soiltasuna. Edertasun iradokia. Eta horri jugen deitzen zaio. Askatasuna dago obren artean, planteamenduak aldatu egiten dira espazio batetik bestera. Horrek ere badu termino bat dadsucokun. Eta beste hainbat dira aplikatutako teknikak. Euskarri bisualaz gain eduki asko eman nahi izan dio Sarriugartek. "Beste alde batera begiratzea litzateke ekialdeko kultura ezagutzen duzunean eta milaka urteko, kulturako eta estetikako historia duela dakizunean ez begiratzea". Azaldu duenez, guzti hori bere modura saiatu da transmititzen.

Lan guztiak espazio bakoitzera mugatzeko ariketa bat ere egin behar dutela nabarmendu du Sarriugartek. Sortzaile bakoitzak bere ikuspegi dibergentetik abiatuta 'shakkei' kontzeptu japoniarraren berrirakurketa

Más información