LESAKA - Larunbat honetan, martxoak 15, Gure esku dago eguna ospatuko da Lesakan. Bertan, 11.30ean Gure esku dago lipdub-a grabatuko dute, Bortzirietako hainbat talde eta elkarteren partehartzearekin.
Herritar guztiak daude gonbidatuak bideoan parte har-tzera. Ondoren, pintxoak eta sagardoa banatuko dituzte jubilatuetako arkupetan. Furgoneta informatiboa ere gonen da egun osoan, ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katean parte hartzeko metroak eta kamisetak erosteko aukera eskainiz. Bitartean, metroak Lesakako Izarra okindegian edo Legarran eskuratzen ahal dira. - A.A.A.