bera - Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimenak, hirugarren edizioa izango du aurtengoa. Urtarrilaren 22tik martxoaren 19ra bitarte 23 saio antolatuko dira. Bertso-eskoletatik abiatuta bertso-eskolen sarea indartzeko proiektu honek bertsolari eta bertsozaleen harrobia berritu, gune berriak zabaldu eta bertsolaritza gozamen gisa eskaintzea du helburu. Hamasei taldek hartuko dute parte, 121 parte-hartzailerekin. Guztira, 71 bertsolari aterako dira plazara.

Lehen fasea urtarrilaren 22tik otsailaren 7ra bitarte jokatuko da, 16 saiorekin. Bigarren fasea berriz, otsailaren 19tik martxoaren 6ra, 6 saio antolatuz. Eta finala, martxoaren 19an izanen da Etxarri-Aranazko frontoian. Lehenbiziko asteburu honetan bortz saio eginen dira, horietatik bi ortziralean eskualdean:

Ortziralean 19.30ean Donamariako herriko ostatuan, bertso-merendua Iluminatiums taldea (Malerreka/Baztan): Amaia Elizagoien, Iker Gorosterrazu eta Alazne Untxalo bertsolariak eta Joxe Mari Mitxelena aurkezlea eta Pirini Bardó taldea (Pirinioak): Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda.

Berako Kataku ostatuan, 21.30ean, bertso-saioa Larungo antenak (Bera): Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Aitor Elexpuru eta Jokin Pinatxo bertsolariak eta Ainhoa Larretxea aurkezlea eta (Larraun da Araitz) Bi dozena taldea (Larraun/Araitz): Joana Ziganda, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Oskar Estanga, Aritz Saragueta, Juan Mari Irastortza eta Arkaitz Goikoetxea.

Lesakako Tantirubertso (Eneko Fernandez, Ioar Tainta, Maddalen Lopez eta Iñigo Olaetxea) Barañainen ariko da ortziralean. - A.A.A.