elizondo. Behingoz, euskara ofiziala Nafarroan osoan, aldarrikapen hori entzun eta irakur zitekeen asteazkenean Elizondoko Foruen plazan. Baztango euskalgintzak deituta, hamarnaka herritar elkarretaratu ziren, heldu den urriaren 27rako Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituriko mobilizazioari atxikimendua agertzeko. 1986ko Vascuencearen Foru Legea behingoz alde batera utzi eta zonifikazioarekin bukatzeko tenorea dela iritzita, Kontseiluak, herritarrak mobilizatzera deitu ditu. F.A.G./Argazkia: Ondikol
- Multimedia
- Servicios
- Participación
