Ibarra - Ibarrako Gazteria Mahaiak hasi berria du bere ibilbidea, herrian gazteen inguruan lanean diharduten elkarte, eragile eta taldeak elkar-tzeko espazioa eta unea eskaintzeko helburuarekin.

Mahaiko parte-hartzaileak dira Gaztezulo, Ibarrako Udala (Mikel Agirrezabala alkatea), Uzturpe Ikastola, Lauburu KE, Kale hezitzaileak, Hauspoa kultur elkartea, Sendi ekintza pilota eskola eta Alur dan-tza taldea. Lehen bilkurara joan ezin izan zutenak, baina aurrera begira parte hartzeko asmoa agertu dutenak, berriz, Txiribitu aisialdi taldea, Loatzo musika eskola eta Ibarrako gaztetxea dira. Adostu dute dagoeneko taldearen funtzionamendua eta Gazteria mahaiko kideek hiru hilean behin behintzat elkartzeko aukerrikuspena egin zuten lehen bileran, honela, egin beharrak eta ibilbidea diseinatzen eta zehazten joango dira.

Sortu berria den Mahaiaren lehen helburua, herriko haur nerabe eta gazteen inguruko eragile eta zerbi-tzuak elkarren artean konektatuak egotea da eta euren errealitatea elkarbanatzea. Baina etorkizunera begira badaude helburu gehiago. Haur, nerabe eta gazteak Ibarrako pertsona aktibo eta parte-hartzaileak sortzea izango da nagusiki, beti ere adin txikikoak erdigunean edukiz, beraien neurrira eraikitako Ibarra bat sortzeko txapelaren azpian.

Izan ere, etorkizuneko Ibarra, gaur egungo nerabe eta gazteen bizilekua izatea lortu nahi dute eta, beraz, beraiek honen guztiaren parte izatera bideratu nahi ditu egitasmo honek.

“sare lan erreala” Gaztezuloko koordinatzaile eta mahaiko kide den Julen Urrestarazuren hitzetan, “herrian lanean diharduten taldeen arteko ikuspegiak elkarbanatu eta elkar konekatzeko espazioa da, sare lan erreal bat sortzeko aproposa”.

Horrela, espazio honetan, Urrestarazuk gehitu duenez, talde parte- hartzaile bakoitzak dituen zailtasunak elkarbanatu, elkar lagundu, gazte, nerabe eta haurren inguruan dituzten kezka eta egonezinak elkarbanatu, ekintza berriak sortu eta, modu honetara, eragile desberdinak elkarren artean konektatuta edukiko dira.

Gainera, Ibarrak adin txikikoen-tzako duen eskaintza oso zabala da eta, Julen Urrestarazuk uste duenez, hori herritarren lanketari esker da. Erritmo desberdinak, alderdi eta helburu desberdinak lantzen dituzten eragileak izanik, gazteria mahaiaren bitartez, Ibarrak duen pontentzial handi hau kontutan edukiz, saretze lana egingo dute. “Herritarren gogo eta ilusio hori bideratzen lagundu eta bultzatuz gero, uste dut Ibarran gauza handiak sortzeko gaitasuna badagoela”, adierazi du Urrestarazuk, mahaiak herriari eskaini ahal dionaz galde-tzean. - M.S.S.