NAVARRA
Fallece el cardiólogo Jesús Berjón en un accidente de montaña en León
Elizondoko besta batzordearen bilera gaur
elizondo - Berriki lanean hasi da Elizondoko Santio bestak antolatzeko lan taldea. Lehenbiziko hitzorduaren ondotik, gaur, or-tzeguna, bigarren bilera burutuko dute, Elizondoko Herriko Etxean, 19.30ean. Uztailaren 24tik 28ra ospatuko diren besten antolaketan lagundu nahi duen guztiarendako ateak zabalik dituztela jakinarazi nahi izan dute besta batzordetik, eta lasai aski, gaurko hitzordura agertzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute. Laguntza eta ideia oro esku zabalik hartuko oemn dute. - F.A.G.