Bertze hainbat tokitan gertatzen ari den bezala, azken egun hauetan Elizondoko Osasun Zentroan boluntario desberdinek beren etxean egindako maskarak, begien babeserako pantailak eta baita batak ere jaso dituzte, osasun arloko profesionalek erabil ditzaten. Boluntarioek egindako lana eskertzeko eta denei animoak helarazteko asmoz, Osasun Etxeko langileek eskertza argazki bat egin dute egoitza atarian.