Elizondoko Herriak bere karrika eta txoko desberdinak txukuntzeko bidean, auzolan berri bat egin zuen larunbat honetan. Kasu honetan, Elbeteko herriarekin elkarlanean garatu zuen lana, bi herrien mugan, Galarzako zubian. 14 lagunek parte hartu zuten auzolanean zubiko baranda lixatu eta margotu zuten, duela aste gutxi Muniarteko zubian egin bezala. Lana akituta hamaiketakoaz gozatzeko aukera izan zuten langileek.