bera - Kataluniarekin elkartasunean, larunbat honetan, Larungo kaskoan egin dute hitzordua, 15.30ean. Kopeta-argi edo esku-argi indartsuekin joateko deia egin dute, eta ilunabarrean argiak piztuta argazkia aterako dute. Hegoaldetik oinez joan nahi dutenek 13.30ean Berako Altzateko Plazatik taldean oinez joateko aukera izanen dute. - A.A.A.