2020-2021 ikasturtean, eskola Hezkuntza Departamentuko Bizikidetza Atalak abian jarritako Laguntza proiektu pilotuan parte hartzen hasi zen, ikasgeletan ongizate emozionala eta tratu ona sustatzeko helburuarekin. Ibilbide honek hiru urteko iraupena izango du eta jada azken ikasturtean murgildu gara.

Proiektua aurrera eramateko eskolan talde eragile edo motorra sustatu da, zuzendaritzako kide batekin batera beste hiru irakaslek osatzen duten taldea. Talde honek, eskolan egiten diren heziketa emozionalaren garapenaren inguruko jarduera eta ekintzak dinamizatzen ditu. Gainera, lehen ikasturtean egindako sentsibilizazioaz gain, bigarren ikasturtean, talde eragileak formakun-tza jasotzen jarraitu zuen eta proiektuan parte hartzen duten beste eskola batzuekin euren esperien-tzia eta bizipenak partekatzeaz gain, etorkizuneko pausuak eta erronkak diseinatzen aritu ziren.

Irakasleriak bi ikasturte hauetan hezkuntza emozionalaren garapenaren inguruko formakuntza jaso du. Bidean lagun ditugu Institut Ecologia Emocional erakundea eta iazko ikasturtean Galkidea elkarteak Lehen Hezkuntzako irakasleen formakuntzaz arduratu da. Haur Hezkuntzako irakasleek Carmen Boqueren formakuntza jaso dute. HH eta LH maila guztietan hiruhileko bakoitzean burutu beharreko hainbat dinamika eta jarduera zehaztu dira, ekologia emozionaleko maletina deitutako baliabidetik aukeratuak. Proposamen hauek hiru ardatz dituzte langai: harremanak nirekin, harremanak beste pertsona batzuekin eta harremanak munduarekin. Izan ere, ikaskuntza esperientzia da eta proposamen guztiek estrategia sortzaile eta motibagarriak bideratzen dituzte ikasleengan.

Geure buruarekin ongi egon behar garela sinisten dugu, horrela, zen-tzua emanez gure errealitateari, erantzukizunak onartzeko gai izango gara, emozioak kudeatzeko eta edozein egoera aurrera egiteko aukeratzat hartuko dugu. Ikasleei euren emozioak identifikatzeko, kudeatzeko eta adierazteko edo azaltzeko bide eta aukera desberdin eta gero eta anitzagoak eskaintzen ari gara.

Irakasleen ongizatea ere aintzat hartu da eta horretarako foro eta espazio berriak sortu dira. Hainbat topaketa burutu ditugu, irakasle talde txikietan, gure kezkak, zalantzak edota ardurak partekatzeko eta elkar zain-tzeko aukera berriak sortzeko. Ongizate emozionalaren esperientzia praktikan jartzeko lehen pertsonan bizi behar dela ulertzen dugu eta topaketa hauei esker hainbat dinamika desberdin bideratzeko aukera izan dugu. Lan giro atsegin eta emozionalki segurua den espazio bat sortuz. Elkarren arteko zaintza eta begirunea erdigunean jarriz.

Eskolako familiei ere jarduera bat proposatu zitzaien, euren seme alabekin egiteko. Familian elkartzera gonbidatu genituen eta familia kide bakoitza beste modu batera ezagu-tzeko aukera ematen zuen jarduera bat proposatu genien. Ikasleek gelan izandako esperientzia eta sortutako lana gainontzeko kideekin parteka-tzeko aukera izan zuten.

Ikasturte berri honetan ongizate emozionalean eta tratu onean sakon-tzen jarraitzea da helburua, komunitate osoa lankidetzan, emozionalki ekologikoa den hezkuntza egiteko, ekiteko eta guztion ongizateari bide emateko. Familiak proiektuan inplikatzeko helburua ezarri dugu aurretik dugun ibilbide berrian.

Soler eta Conangla autoreek dioten moduan “ekologia emozionala gure energia sormenez eta maitasunez eraldatzeko eta zuzentzeko artea da, pertsona hobeak izateko, gure harremanen kalitatea handitzeko eta gure mundua errespetatzeko eta zaintzeko balio izan diezagun”.