Orain hiruzpalau urte lan-tzen ari garen pedagogia berri honetan, ikasleen gaitasunak ahalik eta hobekien gara-tzeko, besteekin eta inguruarekin harremanak eraikitzea funtsezkoa da; haurraren hezkuntza ibilbideak besteen laguntza izan dezan.

Edukietan oinarritutako hezkun-tza-ereduak albo batera utziz, gaitasunetan eta bizipenetan oinarritutako ereduetara jotzeko ikasleak testuinguru errealetan jarri behar ditugu.

Horretarako, guraso eta irakasleen elkarlanetik eta harremanetik sortutako ikastolan, gurasoen parte-har-tzea indarberritu behar da. Hain zuzen ere, marko pedagogiko honen ekarpenetako bat izan da gurasoen parte-hartzea proiektuetan txerta-tzea. Haurra seguru sentitu dadin, irakasleak eta familiak elkarlanean ari-tzea da gakoetako bat.

Inportantea da komunitatearekin lotura egitea, bai familiarekin bai gizartearekin; inportantea da espazioak eta denborak kontuan izatea; inportantea da gelan giro atsegina sortzea.

Proiektukako lanketa Eta, lehenengo puntuan, ikastolak familiekin eta komunitatearekin harremanak sortzearen garrantzia azpimarratzen dugu. Jaso Ikastolan, ateak zabalik daude, gurasoak ahal eta nahi duten momentuan, eta nahi duten bezainbestetan, etor daitezen proiektuetan lan egitera, baldintza bakar batekin noski; proposatzen diren jarduerak euskaraz izatea. Horrela, familiekiko harremanak sendotu egiten dira, konfiantza-giroa sortzen da, eta horrek erraztu egiten du, batetik, haurraren eta bere familiaren atxikimendua sortzea, eta, bestetik, proiektuetan eroso eta babestua sentitzea. Haurrak bere buruarengan eta besteengan konfiantza garatzen du.

Txikiek ikaragarri ikasten dute gurasoengandik, eta gurasoei ikaragarri gustatzen zaie erreferente izatea; txikiak, nagusiak imitatuz gara-tzen doaz. Oso une politak sortzen dira.

Nola bultzatu parte hartzea? Ikasturte hasieran gurasoei proiektuetan parte hartzeko gonbidapena azaltzen eta bidaltzen zaie. Maila bakoitzean adostu egiten da gurasoekin zein izango den bere aportazioa eta parte-hartzea proiektuetan. Orain arte oso esperientzia desberdinak eta erakargarriak izan ditugu. Besteak beste, lanbideekin lotutako proiektuan guraso-kazetari baten parte-hartzea, ingelera saioetan emozioen lanketarako guraso coaching saioak, musikan, kantak eta dantzak lantzera etorritako gurasoa ere...

Ez dago esperientzia txarrik abiatutako ibilbide honetan, eta horrela jarraitzeko asmoa dugu haurren mesederako baita.