EUSKAL musika popularragizartearen unean-unekoarazo eta kezken erakusgarriizan da azken 50 urteetan,eta sarritan, gizartearen berarennorabidea ere aldatu egin du.Ondorio horretara iritsi da EHUkoGizarte Antropologiako irakasleaden Josu Larrinaga (Sodupe, 1964),Euskal Musika Kosmikoak lanean.Larrinagak Soziologia arloko doktoregoaeskuratzeko aurkeztutakotesia du oinarri lan honek. Tesikoedukiak dira liburuaren ardatza, bainabestelako informazioa ere gehitudio ikerlan akademikoari. Modukronologiko batean euskal musikapopularraren historia soziala aztertzenduen lan entretenigarria dahorren emaitza.
Euskal musika. Zergatik ikergai hori?
Unibertsitatean bestelako gaiak erelandu izan ditut, baina, orain dela seiurte, UEUren barruan, euskal pop etapunk musikari buruzko bi ikastaroantolatu genituen eta hor ikusi nuennire ikergaia izan zitekeela. Beti izannaiz musikazalea, euskal musikaasko entzuten dut, jarraitzen duteuskal eszena. Beraz, ez zitzaidan zailaegin gaia aukeratzea. Orain, tesialiburu moduan argitaratu ahal izandut. Egia esan, tesia idazten ari nintzeneanjada ikusten nuen bazegoelaliburu baterako mamia.
Ez zara azken aldian alor hau ikertzenduen bakarra. Ion Andoni del Amoren‘Party & Borroka’ kaleratu berri duTxalapartak, gai bertsukoa. Gutxi ikertuden gaia al da euskal musika etabere alde sozialarena?
Ikerketa gutxi batzuk badira, bainaorain ari da jendea gaia gehiagosakontzen. Nik, batez ere, musikareninpaktu soziala ikertu nahi izandut. Euskal herriko musikaren ibilbideaikuspegi soziologiko eta antropologikobatetik, nolabait esateko.
Horretarako, tesia izan dut oinarri,baina gauza asko kendu ditut, bestebatzuk sartzeko. Besteak beste, lanaosatzeko, elkarrizketak egin ditutkazetari eta idazleekin, batez eremusikazale direnekin.
Musikaririk, ordea, ez duzu elkarrizketatu,beste plano batean utzi dituzu,nahiz eta oso presente dauden liburuguztian.
Elkarrizketatu ez, baina euskal musikagintzamodernoan funtsezkoakizan diren talde eta musikariakaztertu ditut, atal desberdinetan.
Hor presente daude aparteko trataeramerezi duten zenbait artista edomugimendu: Ez dok Amairu, Lete,Laboa, Lertxundi, Oskorri, Hertzainak?Gainontzeko testuarekinkonparatuz, atal horiek ez dira hainteorikoak, gehiago zentratzen diramusikarien obretan. Horiek osatzekomaterial asko erabili dut:diskoak, fanzineak, aldizkariak?‘Euskal pop musika’ terminoa darabilzuliburuan. Zeri egiten diozu erreferentziahorrekin?
Pop terminoa darabilt popularmoduan ulertuta. Nire aztergaia izanda, batetik, musika modernoa, kantuberriak sortzen dituena. Hau da,sormenezko musika hartu dut kontuan,eta ez errepertoriokoa. Bestetik,kontzeptu inportantea da aztertududan musika guztia grabatuaizan dela, garaian garaiko teknologiaerabilita. Beraz, azken 50 urteetaneuskal artistek sortu eta grabatuduten musika modernoa da aztertududana. Nire azterketatik kanpodaude, besteak beste, musika klasikoaeta gurean herri musikamoduan ezagutu duguna, batez ereahozko transmisioari lotutakoa,erromeria batean jotzen diren betikokantuak, adibidez. Jazz-a erekanpoan utzi dut.
Diozunez, euskal musika popularrakeuskal gizartean eman diren aldaketakislatu ditu batzuetan, baina eraginere bai beste batzuetan. Zein neurritanizan da ispilu eta zein neurritaneragile?
Momentuaren arabera. Askotanmusika aurretik joan da, gizartearitiraka bezala, eta beste batzuetanatzetik. Azken urteotan, adibidez,musika erretromania momentubatean dagoela esaten da munduosoan. Nire ustez, Euskal Herrianbereziki ari da ematen fenomenohori. Molde nagusia oso kontserbatzaileada, betiko soinuak dira nagusi.
Kasu honetan, beraz, musika atzerabegira dago. Baina beste garai batzuetangizartea baino pauso bataurretik egon izan da musika, Ez dokAmairuren garaian edo punk-arensasoian, adibidez. Sasoi horietanmusikak gizartean zuen eraginahandia zen. Euskal Herriak bizi izanduen egoera sozio-politikoa ere osoloturik egon da musikarekin, etahori islatu egin da musikan garaijakin batzuetan.
XX. mende hasierako zertzelada batzukematen dituzu hasieran, baina1960ko hamarkada da zure kontaketarenabiapuntua, 1968.urtea zehazki.
Kontrakultura fenomenoarekin bateraematen da musika popularrarenlehen goraldia?
Bai. Fenomeno globala izan zen hau,eta gurean ere eragina izan zuen.Kontrakulturala den musika motaberri bat ezartzen da garai horretanEuskal Herrian, Ez dok Amairu etaantzeko taldeekin. Jende askokeuskalduntasun berriaren lehen aztarna Ez dok Amairuko jendeariesker izan zuen. Hor ikusi zen aldaketaematen ari zela. Euskal KantagintzaBerria deiturikoa erabatberritzailea izan zen: lokala etagaraikidea uztartu zituzten, tradizioaribegiratuz, baina zerbaitmodernoa eginez. Abangoardia etatradizioa uztartzea, hori izan zenkontrakulturaren marka nagusia.
Tradizioari begira, eta euskara oinarrian,sortzen da zerbait modernoa.Euskara eta euskal kultura modernotasunarenmarka bilakatzen dira.
Sarri aipatzen duzu identitatearengaia. Besteak beste, 1960tik aurrera,euskal musikagintza berriak ‘euskalidentitate berri bat’ eragiten lagunduzuela diozu.
Horrela izan zen, batez ere euskararenarloan. Garai horretan, euskaranekazaritza eremuko hizkuntza zen,ia-ia desagertzeko zorian zegoena.Baina bat-batean agertzen diramusikari batzuk, eta euskara modernitateareneta abangoardiarenhizkuntza bilakatzen dute. Bigarrenbultzada bat emango zaio horri 80kohamarkadan, punk-arekin. Hertzainaktaldeko Xabier Montoiak esanzuen moduan, Euskal Herrian punkizateko euskaraz abestu behar da.Guzti horrek markatu du gerora euskal kulturaren nolakotasuna,euskara bera ere nolakoa den. Gauregun euskararen egoera askozhobea da. Musikari askok euren kulpatxoaizan dute horretan.
1970eko hamarkada ‘Txanpinoiengaraia’ moduan izendatu zuen PakoAristik. Hainbestekoa izan zen euskaltaldeen loraldia sasoi horretan?
Bai, batez ere hamarkadaren hasierankantautoreak agertzen dira etajaialdiak ugaritzen. Jaialdi horiekesperientzia bereziak ziren jendearentzat,askotan bizipena bera musikarengainetik kokatzen zelarik,musika bigarren planoan utziz.
Beranduago agertzen dira plazetakoerromeriak, berbenak? Hor dituguEgan, Akelarre? Hori ere eztandabat izan zen. Plaza taldeek etaberbenek berehala harrapatu zituztenmusika tendentzia berriak. Garaihorretan herri eta auzoetako jaiakbiderkatu ziren eta horrek ere zerikusiaizan zuen mugimendu honetan.
Franco hil eta ondorengo hilabeteetanbadago momentu hippybat Euskal Herrian, eta hori askoislatu zen musikan eta plazan.
Baina benetako eztanda 80kohamarkadan etorri zen, 1983-1990artean. Punk mutazioa deitu duzu zuk.Momentu horretan Euskal Herrikotestuinguru sozio-ekonomikoak horieskatzen zuen.
Musika izan zengizartean ematen ari zenaren isla:krisi ekonomikoa, gazte populazioarenugaritzea, langabezia (batez eregazteen artean), gatazka armatuarengogortzea, poliziaren presentziaeta errepresio bortitza, intsumisiomugimendua, gaztetxeak? Gauzaasko batu ziren garai horietan.
Garaiko fanzine baten titularrakondo laburtzen du orduko egoera:Euskadi, el país menos movido: elque no está parado está detenido.Gazteen argazki erreal bezain gordina,inondik inora ere. Batez ere gazteen artean itxaropen eza zabalduzen garai zail haietan, No Futureleloari lotuta.
Horren aurrean punk musikak heldulekuasko eskaintzen zituen.Horrela da.
Horregatik konektatuzuen hain ondo punkak gazteengan.Gazte jende asko sorkuntza-lanetanere jarri zen, Do it yourself mugimenduarekinbat eginez: irratilibreak, fanzineak, lehen disketxeensorrera? Batez ere jarrera konkretubat hartu zuten oholtzak hartuzituztenek, ikuspegi antisistemanagusitu zen musikagintzan. Punkakdena astindu zuen, inork esperoez bezalako arrakastarekin.
‘Rock Radical Vasco’ deiturikoarenbarruan, Euskal Herritik kanpo eredezenteko sona bereganatu zuten taldeaskok, ezta?
Gaztelaniaz abesten zuten taldeaskok (La Polla Records, Eskorbuto,Cicatriz?) Espainia mailan edoHegoamerikan ere arrakasta izanzuten. Hemendik kanpo gazte askotalde horien musikarekin hazi dira.Euskaraz aritu zirenek ere (Hertzainak,Kortatu?) izan zuten aukerakanpora joateko. Dena den, esanbehar da talde gehienak ez direlainoiz guztiz eroso sentitu Rock RadicalVasco etiketa horrekin, egokiagoada euskal punk-ari buruz hitzegitea, nire ustez. Edonola ere, mugimenduarenindarra ezin da zalantzanjarri. Oraintsu, historialari batzuek100 sinbolos vascos izenekoliburu bat atera dute. Euskal Herriarenikurren bilduma antzeko bat daeta hor ageri da RRV, herri batekoikur garrantzitsuen zerrendan.
90eko hamarkadada globalizazioarengaraia izan zen; musika bera ere globalizatuegiten da neurri handi batean,diozunez. Negu Gorriak aipatzen duzutendentzia berrien erreferentemoduan.
Soinu eta estilo berriak sartzen dira:rap, hip-hop, ordura arte pisu handirikez zeukan metala ere Su Ta Garbezalako taldeekin... Momentuhorretan taldeen sekulako eztandadago. Neurri batean, normalizatuegiten da talde bat izatea, gazte askohasten dira musikan, teknologiakere laguntzen duelako. Bestelakofenomenoak ere ematen dira, besteakbeste, euskal kulturaren barruan kokatzen diren baina ingelesezabesten duten taldeen agerpenaematen da. Egoera ekonomikoaeta politikoa ere asko baretzen dasasoi honetan, 2008an astindu gintuenkrisira arte badira hazkundeekonomikoko ia bi hamarkada, etamusika ere horren isla da. Oparotasungaraia da.
Oparotasun hori eman arren, milurtekoberritik aurrera edo, euskal musikanpunk esentzia betikotu dela diozu,80ko hamarkadan orokortu zirenmezu eta jarrera asko etengabe errepikatudirela.
Hori da sentsazio orokorra. Azkenurteetan oso fenomeno interesgarriakdaude Euskal Herriko musikagintzan,eta aipatzen ditut liburuan.
Baina hainbesteko arrakastaeduki du punk musikak hainbesteurtetan, ezen musika molde horibetikotu egin baita. Hainbat urtetanpunk musika bilakatu da euskalmusikaren sinonimo, eta hori ikusida gazteetxetan, txosnetan... Ondorioz,euskal musika halako impassebatean sartu da azken 15 urteetan.Hor garrantzia duen bestefaktore bat diskogintzaren negozioereduaren gainbehera da. Diskogintzakrisian sartzen den momentuan,panorama lausotu egiten da.
Zein norabide hartu du musikakegun? Jarraitzen du gizartearen ispiluedo eragile izaten, identitateaksortzen? Edo bestelako funtzioa bereganatudu?
Musikak dauka balio bat oso inportantea:beste kultur adierazpide batzuekinkonparatuz, oso eraginkorrada, badauka jendearenganaheltzeko kapazitate handia, batez eregaztea zarenean. Baina egun aldaketahandiak eman dira, asko teknologiarilotuak, eta horrek panoramaaldatu du. Badirudi egun musikabaino garrantzitsuago bihurtu delateknologia bera: 10.000 abesti gordetzekomoduko gailu bat edukitzea,abesti horiek inoiz entzungo ez badituzuere. Tekno-lilura bat eman daazken urteetan, eta ez dakit bahorrek balioko duen identitateaksortzeko. Horren aurrean, uste dutmusikak hartu duela inoiz bainoindar gehiago zuzenean, kontzertuetanbizi da, distantzia laburrean. Hordago, inoiz baino gehiago, musikarenesentzia.