- Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, urtero bezala, udan bertsolaritzaz gozatu nahi duten gazteendako Bertso Udalekuak antolatu ditu. Euskal Herriko herri desberdinetan burutuko dira udalekuak, tartean Zugarramurdin, Graxiana Sorginen Aterpean, uztailaren 3tik 9ra, 2007 eta 2008an jaiotakoendako. Gainerako udalekuak, Orio, Uitzi, Sopela eta Zuhatzan izanen dira. Uztailaren 2tik 11ra, Orion, 2004 eta 2005 urteetan jaiotakoendako; uztailaren 10etik 19ra, Uitzin, 2006an eta 2007an jaiotakoendako; uztailaren 21etik 30era, Sopelan, 2002 eta 2003koendako; eta azkenik, uztailaren 27tik 31ra, Zuhatzan, 2009 eta 2011 bitartean jaiotakoendako.

Bertso eskoletako kideek edota gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek lehentasuna izanen dute udalekuetan izena emateko. Horiek, martxoaren 16ra arte irekia izanen dute izena emateko epea, gainerakoek martxoaren 18tik 30era.

Izen-ematea internet bidez egiten ahalko da www.bertsozale.eus atarian. Apirilaren 20a baino lehen emanen diete erantzuna izena eman duten guztiei. Argibide gehiago nahi izanez gero 943 69 41 29 telefonora dei daiteke.