Bortzirietako hainbat herritarrek Euskaraldia hitza osatuz argazki bana atera dute, bortziritarrei Euskaraldian parte hartzeko deia eginez (ezkerrean Arantzan eta eskuinean Igantzin ateratakoak). Aurten, azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra bitarte eginen da Euskaraldia. Ekimenaren helburua duela bi urteko bera da: eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea. Bortzirietan, hiru bide daude ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko: Internet bidez, https://izenematea.euskaraldia.eus loturan; 688 786 904 telefonora deituz; edo Berako Beralandeta aretoan, astearte eta ortzegunetan, 17.00etatik 19.00etara.