Astelehenean emanaldi ederra egin zuen Isidoro Fagoaga Musika Eskolak Kultur Etxean. Gazteek musika klasikoa jo zuten zeharkako txirula, biolin, piano eta txistuekin. Ondotik, gitarra taldeak Denbora ez da pasatzen eta Errefuxiatuena abestiak jo zituen eta trikitixa hirukoteak, Arin-arina. Helduen taldeak (argazkian) Violetaren martxa, Fandangoa eta Arin-arinarekin borobildu zuen kontzertu gustagarria.