lesaka - Santiago bestak ospatuko dituzte Lesakako Nabaz eta Katazpegiko auzotarrek ere. Garai batean Banartako kaxkoan, bi auzoen mugan egiten zen ospakizuna Linddurrenborda sagardotegi ingurura eraman da azken urteetan. Igandean, txupinazoa, toka txapelketa eta bazkaria izanen dute sagardotegian, Bazkalondoan, herriko Hor dun koxka musika-taldearen emanaldia eta auzoko bertsolariak izanen dituzte. - A.A.A.