doneztebe - Erreka Guraso Elkarteak, Udalaren laguntzaz, zine emanaldi bikoitza antolatu du. Igandean 16.30ean Copito de nieve pelikula eskainiko dute, euskaraz eta 18.30ean, A dos metros de ti. Elkarbizitza arauak betetzen ez badituzte, ikusleak zinetik kanporatuak izan daitezkeela gogorarazi dute antolatzaileek. - A.A.A.