Euskadik espezialistak prestatzeko 48 plaza berri lortu ditu
Maiatzaren 27tik aurrera beste 446 plaza ere hasiko dira betetzen; horrela, 1.500 pertsona inguru ariko dira prestakuntza jasotzen
BILBO. Euskadin beste 48 plaza gehiago egongo dira beren osasun-zentroetan espezialistak prestatzeko, gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez.
Nekane Murga Osasun sailburuak esan du pozik dagoela plaza-kopuru hori areagotu delako; bere Sailak hilabete batzuk daramatza horretan lanean, Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioak osasun-espezialisten prestakuntzarako irakaskuntza-unitate berriak egiaztatzea lortu ondoren.
48 plaza berrietatik, 22 Erizaintzakoak dira, 23 Medikuntzakoak eta 3 Psikologia Klinikokoak. Lurraldeen arabera, Arabako osasun-zentroek 13 plaza berri egiaztatuko dituzte (7 Erizaintzan eta 6 Medikuntzan); Bizkaikoek, 20 plaza (6 Erizaintzan, 12 Medikuntzan eta 2 Psikologian), eta, Gipuzkoakoek, 15 plaza (9 Erizaintzan, 5 Medikuntzan eta 1 Psikologian).
Egiaztapen berri horiez gainera, maiatzaren 27tik aurrera 446 plaza betetzen hasiko dira; plaza-hornidura hori Estatu osoan eskainitako plaza-kopuruaren ehunekoaren gorakada handiena da.
Horrela, Euskadin osasun-prestakuntzako profesionalak 1.500 inguru izango dira, hiru lurralde historikoetako 16 irakaskuntza-zentroetan banatuta.
Nekane Murga sailburuak esan duenez, giza kapital hori funtsezkoa da osasun-eremuak oro har aurrez aurre dituen erronkei heltzeko orduan, besteak beste, lanbide-erreleboari edo lehen mailako arreta sendotzeari, euskal osasun-zerbitzuak eskaintzen duen kalitatea babesteko.
BAME PLAZAK
Bestalde nabarmendu du gaur egun dagoeneko Euskadin eskaini diren Barneko Mediku Egoiliarraren (BAME) plazen erdia bete dela; horrela, Estatu osoan Familia Medikuntzako BAMEko plazen lehentasun-hurrenkeran lehen autonomia-erkidegoa da eta bigarrena, espezialitateen multzoan.
Era berean, nabarmendu behar da BAMEko Estatuko zerrendako lehen 50 pertsonetatik, 9k euskal osasun-zentroak hautatu zituztela, beren prestakuntza osatzeko.
Más en Sociedad
-
Refrendo a la colaboración del Consejo Escolar con el Parlamento
-
El Instituto Navarro de la Memoria publica el libro 'Historia con Memoria en la Educación'
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet
-
Comienza este jueves en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos