Aingeru de la Fuente pilotari aurrelaria Eugikoa da (Esteribarreko Bailarako herri bat) eta 21 urte ditu. Aspe enpresarekin jokatzen du eta duela gutxi esku-pilota profesionalean debutatu zuen.

Zergatik hasi zinen esku-pilotan jokatzen?

Frontoian jaio nintzela esan daiteke, nire etxean esku-pilota ikusi den kirol bakarra da, aitari izugarri gustatzen zaiolako. Gainera, ni jaio nintzenean anaiak jada jokatzen zuen, beraz bere partidak ikusten hasi nintzen.

Zenbat urterekin hasi zinen esku-pilotan jokatzen?

Sei-zazpi urteekin esku-pilotan jokatzen hasi nintzen.

Txikia zinenean nor zen zure pilotaririk gogokoena?

Txikia nintzenean nire pilotaririk gustukoena Barriola zen.

Txikitan profesionala izango zinela uste zenuen?

Ez, txikitan ez nuen horretan pentsatzen.

Beste kirolen bat gustuko duzu?

Txikitan pilota eta futbola egiten nuen, baina pilotarekin geratu nintzen, gehiago gustatzen zitzaidalako.

Nola lortu duzu hain urrun iristea esku pilotan?

15 urteekin enpresa batekin entrenatzen hasi nintzen, txapelketa asko jokatu eta gero, deia jaso nuen eta 2023ko irailean deia jaso nuen, horrela heldu nintzen esku-pilota profesionalean jokatzera.

Zenbat pilotari zarete?

22 pilotari gara, lehenengo eta bigarren mailan.

Harreman ona duzu zure talde kideekin?

Bai, taldean giro ona dago, baina oraindik ez dut konfiantza handirik hasi barria naizelako

Zenbat ordu entrenatzen dituzu astean?

Astean 4 egun entrenatzen ditut eta egun bakoitzean ordu eta erdi.

Zer nahiago duzu, bakarka edo bikotearekin jokatzea?

Bikotearekin jokatzea nahiago dut.

Zenbat partida profesional egin dituzu orain arte?

5 partida profesional jokatu ditut orain arte, horietatik bi irabazi eta hiru galdu.

Zer nahiago duzu etxean edo kanpoan jokatzea?

Etxean jokatzea nahiago dut, nahiz eta neure buruari presio gehiago jarri, jende asko ezaguna delako eta partida ona jokatu nahi dudalako. Kasu honetan partida on bat egitea zailagoa da, baina beti politagoa izaten da.

Lesioren bat izan duzu?

Sorbaldan lesioa izan nuen, beraz hilabete eta erdi geldirik egon nintzen eta hatza apurtu nuenean hilabete oso bat pilotan jokatu gabe egon nintzen.

Klaseak eta lana orekatzea zaila da?

Bai klaseak eta lana orekatzea zaila da, orain burua pilotan dudalako eta goizez entrenatzen dut eta klaseak goizez dira, beraz klase kideei apunteak eskatu behar dizkiet.

Zenbat diru irabazten duzu hilabetean?

Fabrika batean lan egingo banu bezala, bizitzeko nahikoa, baina kontuan hartu bidaiak nik ordaindu behar ditudala.

Noiz konturatu zinen ezaguna zinela?

Ez dut uste ezaguna naizenik, hala ere arraroa egiten zait kalean ezagutzen ez dudan norbaitek hitz egitea.