makumea naiz eta harro nago! Zientzialaria naiz eta harro nago! Gaur egun gure ikasleek normaltasunez entzun di-tzakete antzeko baieztapenak, baina beti ez da horrela izan. Jakin badakigu mendeetan zehar emakumearen izanak gizonezkoaren itzal izatearen antza handiagoa zuela norbera mundura azaltzearena baino. Zientzialari emakumeak? Izan baziren, noski. Baina, haien jakituriaz baliatu baginen ere, haien izena eskutatzeaz ere arduratu zen norbait. Gezurra badirudi ere, garai hartan izen haiek irudikatzen zuten errealitate hartan sortutiko arrakalak txikitu nahian gabiltza oraindik gaur egunean. Zenbat ideia galdu ote ziren bidean? Zenbat asmo? Zenbat ilusio?

Gure ikastolan ospatu berri den Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna batetik eta Emakumeen Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta bestetik, lanketa berezi bat egin dugu LH5 eta LH6ko ikasleekin. Taldeka emakume zientzialari bati buruzko lanketa egin dugu. Horrela, emakume zientzialari bat sakonki aztertu eta ezagutzeko aukera izan dute. Lehenengo haien biografietan buru belarri murgildu eta haien sorkuntza baliogarrienak azpimarratu zituzten. Datu esanguratsunak landu eta hormairudi batetan informazio guzti hori modu erakargarrian antolatu zuten.

Txundigarria izan zen hainbeste emakume hainbeste aurrerakada eta asmakizunen abiapuntu izan zirenaz jabetzea. Mezua lau haizetara zabaldu nahi zutenez, ahalik eta modu ulerkorrean islatu zuten hormairudietan, kolore eta letra erakargarriak erabiliz. Izan ere, ahalik eta jende gehiengoari mezua iristea zen haien helburuetako bat. Desio hori gauzatzeko, hau da, gizarte osoari informazio hau eskuragarri jartzeko, herriko dendetako erakusleihoak apaintzeko erabiltzea erabaki zen. Beraz, Vianako denda batzuetan emakume zientzialariaren ilustrazio eta informazioa dago erakusgarri egun hauetan. Horrela, merkatariak emakume zientzialarien bizitzaren eta lanaren dibulgatzaile bihurtuko dira, eta, gainera, emakumeek zien-tziari egin dioten ekarpena ikusarazten lagunduko dute. Etorri gure herriko kaleetan paseotxo bat ematera eta ea topatzen dituzuen guk egindakoak!

Jarduera honen helburua emakumezko ikerlariek historian zehar izandako rola nabarmentzeaz gain, gaur egun zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua diren ustea apurtzea eta neskek zientziako ikasketak gure aukera ere badirela ohartaraztea izan da. Lehen hezkuntzako neska mutilen artetik edonor izan daitekeela zientzilari urte batzuen buruan. Nork daki.

Gogoan izan neskak! Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Emakumea naiz eta harro nago! Zientzialaria naiz eta harro nago!